Ur beroa biltegiratzeko irtenbideen gama zabala, hala berokuntzarako nola ur bero sanitariorako.
Iraunkortasun oso handiko materialekin eraikiak.
Ur beroaren metagailuak beste gailu batek (galdara, bero-ponpa, eguzki-energia, etab.) sortutako ur beroa mantentzeko gailuak dira, berokuntzarako edo garbiketarako erabili arte (bainuontzia, dutxa).
Domusa Teknikek soluzio sorta zabala du, tartean direla ur bero sanitarioaren intermetagailuak, zuzeneko erabilerarako ur bero sanitarioaren deposituak, berokuntza instalazioetarako inertzia deposituak, aerotermiarako metagailuak, etab. Altzairu herdoilgaitzezko ur sanitarioaren metagailuak dira gamaren zatirik garrantzitsuena, 100 litrotik 1.000 litrora arteko edukierako bertsioak baitaude. Inertzia deposituen gamaren barruan ere daude 100 eta 1.000 litro arteko edukierakoak, eta berokuntzarako eta ur bero sanitariorako intermetagailu konbinatuek 150 eta 1.000 litro arteko edukierak dituzte.
Gaur egun, metagailuei eta intermetagailuei buruz hitz egitea Domusa Teknikei buruz hitz egitea da, bai soluzio aukera zabalagatik, bai kalitatean/prezioan duen posizionamenduagatik.
INERTZIA-DEPOSITUA, PRIMARIOKO METAKETAREKIN
INERTZIA-DEPOSITU BIBALENTEA, PRIMARIOKOAREN ETA UR BERO SANITARIOAREN METAKETAREKIN
INERTZIA-DEPOSITU BIBALENTEA, PRIMARIOKOAREN ETA UR BERO SANITARIOAREN METAKETAREKIN
Inertzia-depositua, berorako ur beroaren eta ur bero sanitarioaren metagailuarekin
UR BERO SANITARIOAREN METAGAILUA, ALTZAIRU HERDOILGAITZEZKOA.
UR BERO SANITARIOAREN METAGAILUA, ALTZAIRU HERDOILGAITZEZKOA ETA HODIBIHURRIKO TRUKAGAILUAREKIN
SANIT DCE METAGAILUA, INGURATZAILE BIKOITZAREKIN, UR BEROA METATZEKO
SANIT DC METAGAILUA GANBERA BIKOITZAREKIN ETA ALTZAIRU HERDOILGAITZEZKOA UR BERO SANITARIORAKO