Bero

Ponpa Hibridoak

Lehendik zeuden erradiadoreen instalazioak mantentzeko irtenbiderik onena; izan ere, aerotermiaren errendimendu handiena lortzen du kanpoko edozein tenperaturatan.
Konforta ziurtatuta, egoera klimatikoa edozein dela ere.

Biomasa Galdarak Bero Ponpak Bero Ponpa Hibridoak Eguzki Energia Termikoa Gasolio Galdarak Gas Galdarak Galdara elektrikoak Termo Elektrikoak Deposituak Osagarriak eta aplikazioak Produktu
guztiak

Bero Ponpa Hibridoak


Berotzeko edo hozteko aire/ur motako bero ponpa gailu bat da, airean dagoen energia (berotasuna) aprobetxatzen duena, ura berotzeko edo hozteko, berotasun hori etxearen kanpoaldetik barrualdera “ponpatuz”; gas edo gasolio bidezko sorgailu bat dauka, instalazioari egiten zaion eskaera energia aerotermikoarekin bakarrik ase ezin denean martxan jartzen dena.

Domusa Tekniken aire/ur motako bero ponpa hibridoak monoblok motakoak dira, hau da, beroaren edo hotzaren uretarako transferentzia kanpoaldean dagoen gailuan bertan egiten da, etxe barrura gas hozgarririk bideratu beharrik gabe Gailuen ezaugarrietako bat da efizientzia energetiko handia dutela, “COP” moduan neurtuta, izan ere, aerotermiari laguntzen dio horren errendimendu txarra duenean (oso tenperatura baxuak kanpoaldean). Beste onura handi bat da beti bermatzen duela konforta, kanpoko tenperaturak edozein direla ere, eta, gainera, kanpoko unitatearen potentzia ere dimentsionatu daiteke, tamaina txikiagoarekin.

Bero ponparik onena erosteko prezio merkea eta COP efizientzia maila handia uztartzen dituena da, eta Domusa produktua A+++ mailan sailkatuta dago, hau da, ahal den altuenean, indarrean dagoen araudiaren arabera. Gure bero ponpen gaman aukera ugari daude, bai kanpoaldeko unitateetan, bai ur bero sanitarioa sortzeko instalazioaren barruko osagaietan, eta, horregatik, erreferentziazko hornitzailea gara horrelako produktuen sektorean.


Nobedadea

FUSION HYBRID OIL

BERO PONPA HIBRIDOA BEROKUNTZA, HOZKUNTZA ETA UR BERORAKO

  • DUAL CLIMA R kanpo unitatea, gasolio bidezko sorgailu bat duen barne unitate osagarri batekin
  • Hautapen energetikorako funtzio automatikoa, kanpoko tenperaturaren arabera
  • Berogailua 80ºC-raino
  • Ur bero sanitarioa 65ºC-raino.
  • Atmosfera berotzeko ahalmen txikiko hozgarria (R32)
  • Ur bero sanitariorako metagailua altzairu herdoilgaitzezkoa da
  • 8 eta 11 kW-eko potentziak
Gehiago ikusi
Nobedadea

FUSION HYBRID GAS

Berotzeko, hozteko eta ur berorako bero-ponpa hibridoa

  • DUAL CLIMA R kanpo-unitatearen multzoa, gas-euskarriko barne-unitatearekin.
  • Hautespen energetikoaren funtzio automatikoa, kanpoko tenperaturaren arabera
  • 80 ºC-rainoko berokuntza
  • Ur bero sanitarioa 65 ºC-raino
  • Atmosfera berotzeko ahalmen txikiko hozgarria (R32)
  • 8 eta 11 kW-eko potentziak
Gehiago ikusi