Domusa teknik enpresa bat da, eta nagusiki Klimatizazio eta konforterako produktuen diseinuan, fabrikazioan eta salmentan dihardu.
…hainbat irtenbide, hala nola bero ponpa aerotermikoak; etxeko ur beroa ekoizteko eguzki sistemak; burdinurtuzko eta altzairuzko galdarak, gasa, gasolioa edo biomasa erregai gisa erabiltzen dutenak; ur beroko intermetagailuak; galdara elektrikoak; hormako gas galdarak; termo elektrikoak, eta gasoliozko erregailuak. Gainera, bere produktuekin batera beste zerbitzu batzuk eskaintzen ditu, hala nola bermearen kudeaketa, zerbitzu teknikoa, prestakuntza, produktua norentzat den kontuan hartuta.
Teknologiarik aurreratuena arrazoizko prezioan merkaturatzea da gure asmoa eta hori lortzeko egiten dugu lan. Produktu praktikoak eta erabiltzen eta instalatzen errazak asmatzen eta garatzen ditugu. Denboran irauten duten kalitate goreneko materialak eta osagaiak erabiltzen ditugu; hori dela eta, berme paregabea eskaintzen diegu erabiltzaileei. Antolamendu mailan eraginkorrak gara, eta kudeaketa eredu aurreratua, fidagarria, serioa eta arrazionala dugu, une oro gure bezeroen beharrei eta iradokizunei erantzutera eta horietarako irtenbideak bilatzera bideratuta. Domusa Tekniken zerbitzu teknikoen sare zabala dugu, gure bezeroen eskakizun guztiei berehala erantzuteko. Gure zerbitzuei buruzko informazio gehiago eskuratzeko, egin klik esteka honetan.
1976
Fundazioa
1981
1. galdara elektrikoaren fabrikazioa
1982
1. egur galdararen fabrikazioa
1986
Enpresa handitzea, Errezilera lekualdatuta
1987
Lehen gasolio galdararen fabrikazioa
1989
Errezilgo instalazioak handitzea
1993
Esport. egitura komertziala eta LTZ ezartzea
1995
1. gas galdararen fabrikazioa
1996
Enpresa ziurtagiria ISO 9000 arauaren arabera
1999
Kooperatiba bihurtzea eta Mondragoneko kide egitea
2004
Enpresa ziurtagiria ISO 14000 arauaren arabera
2007
Eguzki gama kaleratzea
2008
Enpresa ziurtagiria OHSAS 18000 arauaren arabera (osasuna eta segurtasuna)
2010
Zilarrezko Q Saria enpresa kudeaketagatik
2011
2012
2017
Dual Clima aerotermia sistemak merkaturatzea
2019
Bero ponpa hibridoen gama berria
2020
Wifi bidez konekta daitezkeen pellet galdaren gama berria
2021
Berokuntzarako eta etxeko ur berorako pellet galdaren gama berria
1998tik MONDRAGON Korporazioko kide gara, beste 95 enpresa kooperatibo autonomo eta independenterekin batera.
Mondragon Korporazioak ekoizpen filialak eta ordezkaritza korporatiboak ditu 41 herrialdetan, eta salmentak 150 herrialdetan baino gehiagotan.
Bost kontinenteetan, industriaren, finantzen, banaketaren eta ezagutzaren sektoreetan, presentzia komertziala eta produktiboa duen korporazioa da.