GASOLIO GALDARA

EVOLUTION EV HFM / HFC

  • Gasolio bidezko kondentsazio-galdara estankoa
  • 4 potentzia: 20 eta 40 kW artekoa
  • Berehalako ur bero sanitarioaren ekoizpena edo berokuntza bakarrik
Imagen caldera gasoil evolution ev hfm hfc
Icono extensión 5 años de garantía caldera Icono etiqueta bajo nox

EVOLUTION EV HFM/HFC GASOLIO BIDEZKO KONDENTSAZIO-GALDARA ESTANKOA

EVOLUTION EV HF kondentsazio galdaren belaunaldi bat da, erabiltzaileak ekologiaren eta energia aurreztearen arloan dituen kezkei eta eskakizunei erantzuten diena, eta hori guztia fidagarritasun giro batean eta erosotasun ezin hobea zainduz.
EVOLUTION EV HFM/HFC gasolio bidezko kondentsazio-galdaren gama berriak ErP Zuzentarau berriaren errendimendu-eskakizunak betetzen ditu.

Produktuen belaunaldi berri honen ezaugarri nagusiak dira errendimendu handia eta kontsumitzailearentzako aurrezki-maila handia (ohiko galdarekiko %30koa). Hori, errekuntza-gasen kondentsazioaren efektua aprobetxatuta lortzen da.

Gama honek burdinurtuzko errekuntza-ganbara darabil, 3 potentziaduna (20, 30 eta 40 Kw), eta bi bertsio ditu: berogailua soilik edo berogailua eta momentuko ur bero sanitarioa.

EVOLUTION EV HFM/HFC GASOLIO BIDEZKO KONDENTSAZIO-GALDARA ESTANKOAREN onurak

Kontsumo murriztua

Kondentsazio bidezko teknologiari eskerrak, PCI-arekiko %103tik gorako errendimendua lortzen da, galdara estankoekiko aurrezki maila handia lortuz.

Modulazioz ur bero sanitarioa sortzea

Gama honetako gasolio bidezko kondentsazio-galdarek ACS-ren zirkulazioa-bonba modulatzen duen sistema elektroniko bat daukate, eta horri esker, kontsumorako tenperatura egonkortzen da, beharrezkoa den ur-emaria eta galdaran sartzen den uraren tenperatura gora-behera. Horrek, etxebizitzako tenperatura baxuarekin, keen tenperatura baxuagoekin eta errekuntza-keen beroaren aprobetxamendu maila handiagoarekin lan egiteko aukera eskaintzen du.

Instalazio erraza

Gama honen diseinu eta ekipamendu osoari eskerrak, instalazioa erraza eta eraginkorra da. Galdara dagoen lekuko airerik erabiltzen ez duenez, aireztapenik gabeko geletan ere instalatu daiteke.

Gasen irteera-hodietatik keak bideratzeko aukera izanik, ez da kanpoko tximiniarik behar, eta horrek, instalazioaren kostua txikitzen du.

Isila

Kondentsazio galdara hau oso isila da, galdararen gorputzaren eta inguratzaileen gaineko isolamendu akustiko sendoari eta erregailu estanko bat erabiltzeari esker.

Ekologikoa

EVOLUTION EV HF gasolio bidezko kondentsazio galdarak CO2 isurpen kutsatzaileak murrizten ditu eta, hala, berotegi efektua gutxitzen laguntzen du, galdara honek galdara arrunt batek baino energia gutxiago kontsumitzen duelako berokuntza zerbitzu bera emateko. Galdararen gorputza burdinurtu bereziz fabrikatuta dago eta horrek galdarak bizitza luzea izatea ziurtatzen du.

Aurrezpena

EVOLUTION EV HF gasolio bidezko kondentsazio galdarak errekuntzako gasen kondentsazioaren efektua aprobetxatzen du, eta %103 baino gehiagoko errendimenduak lortzen ditu.

Efektu hori aprobetxatzeko, beharrezkoa da errekuntza gasen tenperatura ihintz tenperaturaren azpitik murriztea. Kondentsadorean gertatzen da gasen tenperaturaren murrizketa hori.

Kondentsadore honek diseinu berezia du, errekuntzako erregabeak kondentsadorearen truke gainazalean geratzea ekiditeko, mantentze kostuak murrizteko.

EVOLUTION EV HFM gasolio bidezko kondentsazio galdara ur beroa ekoizteko sistema modulante batez hornituta dago. Sistema horrek aukera ematen du kontsumitzen den ur beroaren tenperatura egonkortzeko eta aginte panelean dagoen hautagailuarekin aukeratutako tenperaturara egokitzeko, edozein dela ere eskatzen den ur emaria eta sartzen den ur hotzak une bakoitzean duen tenperatura.

Modulazioak aukera ematen du galdararen potentzia unean unean ur beroa kontsumitzeko eskakizunetara etengabe egokitzeko, eta, hala, galdarak tenperatura baxuagoan lan egiten du. Horrela, itzulera hotzak eta, beraz, ke tenperatura baxuak izatea lortzen da, baita ur beroa sortzeko ere, eta, hala, bero sorra aprobetxatzen da kontsumoa murrizteko.

Erabiltzeko erraza

Gasolio bidezko kondentsazio galdararen diseinuan, erabiltzeko erraza izateari eman zaio lehentasuna. Horretarako, galdarak oso intuitiboa den aginte panel bat du.

EVOLUTION EV HFM galdara sistema elektroniko baten bidez kontrolatzen da, eta horrek abantaila handiak ematen dizkio segurtasunari eta funtzionamenduari dagokienez.

Abantaila horien artean, nabarmentzekoak dira honako hauek:

 

•    Ur faltagatiko segurtasun sistema. Saihestu egiten ditu ur faltak galdararen gorputzean eragin ditzakeen hausturak. 
•    Ponpak ez blokeatzeko sistema. Zirkulazio ponpen mantentze lana murrizten du. 
•    Inertziaren aurkako sistema. Postzirkulazio bat du, galdararen gorputzean gainberotzeak saihesteko.
•    Izotzaren aurkako sistema. Galdararen tenperatura 6ºC-tik behera jaisten denean, galdara aktibatu egiten da, itzalita egonda ere, izozteagatik instalazioan arazorik ez gertatzeko. 
•    Legionela prebenitzeko sistema. Galdara hauetan, metagailuaren tenperatura 70º-ra igotzen da aldizka, eta horrek legionella sortzea saihesten du.

Dokumentazio teknikoa

Etiqueta
ETIQUETA DE PRODUCTO CAL ELD
Etiqueta
ETIQUETA DE CONJUNTO CAL ELD
Catálogo
CATÁLOGO EVOLUTION EV HFM-HFC
Documentos Producto
DOCUMENTO GARANTIA 1

Etiqueta
ETIQUETA DE PRODUCTO CAL ELD
Etiqueta
ETIQUETA DE CONJUNTO CAL ELD
Catálogo
CATÁLOGO EVOLUTION EV HFM-HFC
Documentos Producto
DOCUMENTO GARANTIA 1

Etiqueta
ETIQUETA DE PRODUCTO CAL ELD
Etiqueta
ETIQUETA DE CONJUNTO CAL ELD
Catálogo
CATÁLOGO EVOLUTION EV HFM-HFC
Documentos Producto
DOCUMENTO GARANTIA 1

Etiqueta
ETIQUETA DE PRODUCTO ACS+CAL ELD
Etiqueta
ETIQUETA DE CONJUNTO ACS+CAL ELD
Catálogo
CATÁLOGO EVOLUTION EV HFM-HFC
Documentos Producto
DOCUMENTO GARANTIA 1

Etiqueta
ETIQUETA DE PRODUCTO ACS+CAL ELD
Etiqueta
ETIQUETA DE CONJUNTO ACS+CAL ELD
Catálogo
CATÁLOGO EVOLUTION EV HFM-HFC
Documentos Producto
DOCUMENTO GARANTIA 1

Etiqueta
ETIQUETA DE PRODUCTO ACS+CAL ELD
Etiqueta
ETIQUETA DE CONJUNTO ACS+CAL ELD
Catálogo
CATÁLOGO EVOLUTION EV HFM-HFC
Documentos Producto
DOCUMENTO GARANTIA 1

Manualak

Manual
MANUAL EVOLUTION EV HFC ESPAÑOL

Manual
MANUAL EVOLUTION EV HFC ESPAÑOL

Manual
MANUAL EVOLUTION EV HFC ESPAÑOL

Manual
MANUAL EVOLUTION HFM ESPAÑOL

Manual
MANUAL EVOLUTION HFM ESPAÑOL

Manual
MANUAL EVOLUTION HFM ESPAÑOL

 

Zuretzat interesgarria izan daiteke

Minny DUO/CAL

Gasolio galdara


  • Kondentsazio galdara altzairuzkoa
  • 2 bertsio: MINNY DUO (berogailua eta Etxeko Ur Beroa istantean), MINNY CAL (berogailua bakarrik)
  • 2 potentzia: 21 eta 32 kW
  • Polipropileno gasen irteera

Evolution EV HAM/HAC

Gasolio galdara


  • Altzairuzko kondentsazio-galdara estankoa
  • 2 bertsio: Evolution HAC (Berokuntza)/Evolution HAM (Berokuntza eta berehalako UBS)
  • 2 potentzia: 29 eta 40 kW
  • Polipropileno gasen irteera

Evolution EV HFDX

Gasolio galdara


    • Burdinurtuzko gorputza eta inox metagailua
    • 3 potentzia: 20 eta 40 kW artekoa
    • Metaketa bidezko ACS produkzioa
  • Gasen irteera polipropilenoan

Evolution EV HFM OD

Gasolio galdara


  • Burdinurtuzko kondentsazio galdara
  • Kanpoaldean instalatzeko
  • Ur bero sanitarioaren berehalako ekoizpena

Jaka HFD CONDENS

Gasolio galdara


  • Burdinurtuzko kondentsazio galdara
  • Berogailua bakarrik
  • 2 potentzia: 20 eta 30 kW

Jaka HFD CONDENS OD

Gasolio galdara


  • Burdinurtuzko kondentsazio galdara
  • Berogailua bakarrik
  • Kanpoaldean instalatzeko

Sirena MIX DUO HFD CONDENS

Gasolio galdara


  • Burdinurtuzko kondentsazio galdara
  • Berokuntza eta ur bero sanitarioa berehala
  • Kontrol analogikoa
  • 2 potentzia: 30 eta 40 kW
Imagen miniatura caldera gasoil evolution ev hfm hfc