HDCSM/HDCS metaketa bidezko galdara elektrikoen gama bat da, eta berokuntzarako eta etxeko ur berorako erabiltzen da.
Gama hau egokitu egin da Erp Europar Direktiba berriak errendimenduari eta etiketatzeari lotuta ezartzen dituen eskakizun eta betekizunetara.
Galdara elektrikoen HDCSM gama horman instalatzeko diseinatuta dago eta metagailua 50 litrokoa da. 4,5 eta 21 kw arteko potentziak dauzka. HDCS gama lurrean instalatzen da, beste gamaren potentzia tarte berberarekin, baina metagailuak 80 litrokoa da.
Aukera ugari dagoenez, instalazio bakoitzerako egokia den galdara elektrikoa aukeratu daiteke, eta zenbait modelotan, gainera, potentziak ere doitu daitezke konexio elektrikoan aldaketa txiki bat eginda. Gainera, bere kategoriaren barruan merkatuan dagoen ekipamendurik osotuena dauka.
Metagailuak altzairu herdoilgaitzezkoa da erabat, iraunkortasunaren aldetik propietate bikainak dituen materiala baita. Era berean, magnesio anodorik behar ez duenez ez da gastu handirik egin behar ikuskapen eta mantentze lanetan.
Galdara elektrikoen gama honekin potentzia egokitu daiteke instalazioaren premietara edo erabiltzaileak unean-unean dituen eskakizunetara, potentzia erdia edo osoa aukeratuta.
Etxeko urari lehentasuna emateko sistema bat ere badauka (bertsioen arabera), potentzia elektriko oso handiak kontratatu beharrik ez izateko.