Las calderas de gasóleo de la gama MINNY están pensadas para facilitar la instalación con unas reducidas dimensiones y un equipamiento completo, ofreciendo las más altas prestaciones en eficiencia y producción de agua caliente sanitaria (versión MINNY DUO).
MINNY galdarak instalazioaren kontsumoa murrizten du, igorpen kutsatzaileak murriztuz kondentsazioaren teknologia darabilelako. Kondentsazioaren eraginari ahalik eta etekin handiena ateratzeko, beharrezkoa da ihintz tenperaturaren azpitik murriztea errekuntza gasen tenperatura. Gasen tenperaturaren murrizketa altzairu herdoilgaitzaren kondentsadorean gertatzen da.
Diseinua profesionalarentzako funtzionaltasunaren zerbitzura dago. Ekipamendu osoak eta bere neurri txikiek etxebizitzako txoko txikietan jartzea ahalbidetzen dute, baita sukalde gainekoaren azpian ere. Gasen irteera atzeko aldetik nahiz goiko edo alboko aldetik orientatzeko aukera ematen du, diametro txiki batekin (80 mm), eta, horregatik, erraz egokitu daiteke edozein instalaziotara.
Galdararen gorputzaren eta inguratzaileen gaineko isolamendu akustiko sendoak eta gas zirkuituaren eta erregailuaren arteko konbinazio ezin hobeak ere galdara hau isilenetakoa bihurtu dute.
Galdararen osagai desberdinen konfigurazioa eta kokapena mantentze lana galdararen aurreko aldetik egiteko moduan dago pentsatuta, horrela, mantentze lanen kostua murriztuz eta bere kokapena erraztuz. Edozein osagai konpondu edo ordezkatu daiteke aurreko aldetik. Altzairu herdoilgaitzezko kondentsadorea mantendu eta garbitzeko lanak galdararen aurreko aldetik egin daitezke, desmuntatu beharrik gabe.
MINNY DUO galdarak ur beroa ekoizteko sistema modulagarria du ekipamenduan, eta nabarmentzekoa da hodibihur trukagailu bat duela, zeina berezia baita kare inkrustazioak saihesteko (17 l ere minutuko). Kontrol elektronikoak eta zirkulazio ponpa modulagarri batek ur kontsumoaren tenperatura egonkortzen dute, une bakoitzean behar den ur emaria eta ura sartzeko tenperatura kontuan hartu gabe. Eraginkortasun handiko ponpak etxebizitzako energia kontsumoa murrizten laguntzen du.
Oso intuitiboa den aginte-panel batek segurtasun eta funtzionamendu abantaila handiak ematen ditu. Abantaila horien artean, honako hauek azpimarra ditzakegu: ur-faltagatiko segurtasun-sistema, ponpen blokeoaren aurkako sistema, inertziaren aurkako sistema eta izotzaren aurkako sistema.
MINNY kondentsazio-galdarak aukera ematen du gas-galdaren kalifikaziorik onena izateko (A kalifikazioa) eta NOx emisioen maila baxua izateko, ErP zuzentarauaren arabera.