TERMA H / TERMA HV altzairuz egindako talde termikoa da, altzairu herdoilgaitzez egindako metagailua duena, aldi berean kontsumo-puntu ugaritan ur bero sanitarioa emateko.
Gasolio bidezko tenperatu baxuko galdaren gama hau ErP Europako Zuzentarau berriak ezarritako errendimendu eta etiketatze eskaera guztietara egokitua izan da.
Gama honek 2 potentzia eskaintzen ditu, 30 eta 45 Kw-koak eta metagailuaren 2 bertsio, 100 eta 130 litrokoak, ACS kontsumo handia duten etxebizitza familiabakarretarako soluzio egokia eskaintzen duelarik.
Bi potentzia horietan, errekuntza estankoarekin instalatu daiteke, eta beraz, kokatuta dagoen gelako airea erabili beharrik gabe.
TERMA H / TERMA HV talde termikoa osorik muntatuta eta merkatuko ekipamendu osatuenarekin eskaintzen da:
- Ur bero sanitarioko segurtasun-ekipoa.
- Latoizko zorro dielektrikoak (DOMUSA TEKNIK-en diseinu esklusiboa).
- Segurtasun bikoitzeko purgadore automatikoak.
Gasolio bidezko tenperatura baxuko galdara honen metagailua altzairu herdoilgaitzez egina dago osorik, iraunkortasun-propietate bikaineko materialarekin eta galdararen gorputzean erabat txertaturik. Magnesio-anodorik ezak, ur sanitarioko metagailua berrikusi eta mantentzeko kostu handiko operazioak ekiditen ditu.
Zoru bero-emailea instalatzeko, talde termikoak bi motako kit hidraulikoak izan ditzake.
Instalazioa zonifikatu ahal izateko, joan eta itzultzeko gehigarria dauka eta ur beroa berriz zirkulatzeko hargunea ere bai, berriz zirkulazioan jartzeko bonbak erraz instalatu ahal izateko.