Domusa Teknikek aerotermian egindako bere azken berrikuntzak aurkeztuko ditu ISH Frankfurt 2025ean
Domusa Teknik-ek, berokuntza eta klimatizazio soluzioetan espezializatuak, martxoaren 17tik 21era Frankfurten (Alemania) egingo den ISH Frankfurt 2025 azokan parte hartuko du. Enpresak bere produktu berrienak erakutsiko ditu 11.0 E71 standean.

Besteak beste, berrikuntza hauek aurkeztuko ditu Domusa Teknikek:
- Indoor instalazioko bero-ponpa: ur bero sanitarioa, berokuntza eta hozkuntza ekipo bakarrean integratzen dituen soluzioa.
- Aire-ur monoblok bero-ponpen belaunaldi berria: A+++ energia-eraginkortasunarekin (55 ºC), ponpa horiek errendimendu hobea eta energia-kontsumo txikiagoa eskaintzen dute.
Produktu horiek Europar Batasunean fabrikatzen dira, kalitate-estandar gorenekin. Gainera, enpresa MONDRAGON Korporazioko kide da, eta horrek indartu egiten du berrikuntzarekin eta sektoreko bikaintasunarekin duen konpromisoa.