Kalitate ziurtagiriak, ingurumenekoak eta lan segurtasunekoak

Domusa Teknik, gure Misioarekin, Bisioarekin eta Balioekin koherente izanik, erakundearen kudeaketa globalaren barruan sartzen dugu Kalitatea, jarduera guztiak kalitatea kudeatzeko sistema egoki eta berrikusi baten ikuspegitik oinarritzeko.

Urrezko A
Kudeaketa Aurreratuagatik

Euskalitek, Eusko Jaurlaritzako Kudeaketako Bikaintasunerako Euskal Fundazioak, Kudeaketa Aurreratuagatik ematen duen Urrezko A ziurtagiria dugu.

Titulu horrek ziurtatzen du erakundeak laneko segurtasuna eta osasuna kudeatzen eta kalitatea eta ingurumen erantzukizuna kudeatzeko sisteman bikain jarduten duela.

Gipuzkoako ETEaren
saria

Gipuzkoako Ganberak, "Gipuzkoako Industriaren eta Zerbitzuen Enpresaren sarien" XIX. edizioan, Domusari eman zion Gipuzkoako ETEaren saria, azken urteotan izan duen garapenagatik.

Domusak sektoreko handiekin, bera baino tamaina eta gaitasun finantzarioa handiagoa dituztenekin, lehiatzeko egiten duen ahalegina aitortzen du sariak.

Kalitatea eta ingurumen politika

Jarraian, DOMUSA TEKNIKen kalitatea eta ingurumen politika ziurtatzen dituzten dokumentuak.

Ingurumen politika Gehiago jakin
LSO politika Gehiago jakin
Kalitate politika Gehiago jakin
Ingurumena kudeatzeko erakundeak duen sistema Gehiago jakin
Lan arriskuen prebentziorako sistemaren ziurtagiria Gehiago jakin
Erakundeak duen kalitate kudeaketaren ziurtagiria Gehiago jakin