
Gurekin lan egin
Gure enpresaren arrakastak eta etorkizunak lotura zuzena dute bertan lan egiten dugun pertsonon arrakasta profesionalarekin.
Domusa Teknik MONDRAGON Taldearen barruan dagoen kooperatiba bat da. Kooperatiba bat izanik, bertan lan egiten dugun gehienok enpresako bazkide gara, eta izaera horrek, berekin dakar negozioa geure sentitzea eta proiektuarekiko konpromiso- eta inplikazio-mailak biderkatzea.
Domusa Teknik-en badakigu pertsonak direla enpresa-proiektu iraunkorra eta etorkizuna eraikitzeko gakoa. Eta enpresa garen aldetik, pertsonen lan-baldintzak eta ibilbide profesionalak zaintzeko konpromisoa dugu, emakumeen eta gizonen arteko aukera-berdintasunaren alde eginez.
Gure taldeko kide izatea gustatuko litzaizuke?
ITZIAR RODRIGUEZ
Soldatzailea
Domusa Teknik niretzat enpresa dinamikoa da. Oro har, plantilla gaztea du enpresak, eta proiektuan konprometituta dago.

JON MAKIBAR
Proiektu arduraduna I+Gn
Egia esan, produktu berri bat merkaturatzea oso aberasgarria da maila pertsonalean eta profesionalean.

LEIRE GARMENDIA
Teknikaria I+Gn
Domusa Tekniken lan egitea gustuko dut, duen tamaina eta produktu motari esker prozesu osoan parte hartzeko aukera ematen didalako.

IOSU ZENITAGOIA
Aurremuntaketako langilea
Nik nabarmenuko nuke Domusa Teknikek ematen dituen aukerak eta flexibilitatea.

Egin lan gurekin
Antolamendu mailan eraginkorrak gara, eta kudeaketa eredu aurreratua eta parte hartzailea dugu. Pertsona hurbilek eta kudeaketan inplikatuek osatzen dugu Domusa Teknik.
Erronka teknologikoz betetako eta etengabe aldatzen ari den sektore batean gaude; beraz, ingurune dinamiko eta malgu batean lan egitea gustuko duten pertsonak behar ditugu. Domusa Tekniken erronkak onartzeko eta garapen profesionala zabaltzeko gai diren pertsonak bilatzen ditugu, beren lanerako grina dutenak eta etengabe ikasten ari direnak. Badugu talde profesional bat, egunez egun sektoreak dituen erronka teknologiko ugarietara egokitzeko lan egiten duena, industriari eta gure gizarteari balioa emanez. Profesional gisa hazteko eta zure ezagutza zabaltzeko aukera eskaintzen dizugu. Domusa Teknikeko taldeko kide izan nahi baduzu, bidali guri zure Curriculum Vitae-a.
Hau da zure kontaktua DOMUSA TEKNIKen
María Dominguez
Gemma Etxeberria
