Domusa Tekniken produktuak
Azken belaunaldiko teknologia berokuntzan, aire girotuan eta ur bero sanitarioan, eraginkortasun handienarekin eta energia aurreztuta.
Bero Ponpak
Berotzeko eta/edo hozteko aire/ur motako bero ponpa gailu bat da, airean dagoen energia (berotasuna) aprobetxatzen duena, ura berotzeko edo hozteko, berotasun hori etxearen kanpoaldetik barrualdera “ponpatuz”. Domusa Tekniken aire/ur bero ponpak monoblok motakoak dira, hau da, beroaren edo hotzaren uretarako transferentzia kanpoaldean dagoen gailuan bertan egiten da, etxe barrura gas hozgarririk bideratu beharrik gabe.
Gailuen ezaugarrietako bat da efizientzia energetiko handia dutela, “COP” moduan neurtuta, eta, horri esker, asko aurrez daiteke beste erregai fosil batzuekin alderatuta (gasolioa eta gasa). Bero ponparik onena erosteko prezio merkea eta COP efizientzia maila handia uztartzen dituena da, eta Domusa Teknik produktua A+++ mailan sailkatuta dago, hau da, ahal den altuenean, indarrean dagoen araudiaren arabera.
Gure bero ponpen gaman aukera ugari daude, bai kanpoaldeko unitateetan,...
Biomasa Galdarak
Biomasa galdarak errekuntzarako nekazaritza eta basogintzako hondarrak (azalak, fruitu hezurrak, adarrak, etab.) edo industriako hondakin eraldatuak (zerrautsa) erabiltzen dituzten gailuak dira, hau da, produktu guztiz berriztagarriak erabiltzen dituzte. Nabarmendu behar da ekoizpenean inola ere ez dela basoko aberastasuna suntsitzen. Gehien erabiltzen direnak dira pellet galdarak, oliba hezurtxo txikituak erabiltzen dituzten galdarak, pellet eta egur galdara konbinatuak eta egur galdarak, eta gehien erabiltzen dituztenak familia bakarreko etxeak dira.
Horrelako galdaren onura nagusiak dira kontsumoa aurrezten dela eta tokian bertan enplegua sortzen dutela, funtzionatzeko lehengaiak hurbileko inguru geografikoan ekoizten direlako.
Gasolio galdarak
Gasolio galdarak produktu tradizionalak dira, erraz erabiltzen eta mantentzen direnak, eta sendoak, bizitza baliagarri luzekoak. Domusa Teknik liderra da Espainian horrelako soluzioetan, aukera sorta zabalena du: berokuntzarako baino ez diren gasolio galdarak, berokuntza eta ur sanitariorako gasolio galdarak, eguzki galdara hibridoak, etab.
Horrelako galdara bat aukeratzeko orduan, garrantzitsua da makinaren efizientzia kontuan hartzea; efizientzia hori lortzeko tresnarik erabilgarriena kondentsazioko teknologia da, erregai gutxiago kontsumitzea dakarrena.
Merkatuko gamarik zabalena dugu kondentsaziozko gasolio galdaretan, profesional askoren ustez horiek direlako merkatuko gasolio galdararik onenak kalitate/prezio aldetik. Gaur egun, Domusa Teknikeko galdarez hitz egitea gasolio galdarez hitz egitea da, bai eskaintzaren aukeragatik (altzairua, galdaketa, metaketa, tamaina txikia, tenperatura baxua, kondentsazioa, galdara hibridoak, etab.), bai kalitate/prezio posizionamenduagatik.
Inertzia-deposituak
Ur beroaren metagailuak beste gailu batek (galdara, bero-ponpa, eguzki-energia, etab.) sortutako ur beroa mantentzeko gailuak dira, berokuntzarako edo garbiketarako erabili arte (bainuontzia, dutxa).
Domusa Teknikek soluzio sorta zabala du, tartean direla ur bero sanitarioaren intermetagailuak, zuzeneko erabilerarako ur bero sanitarioaren deposituak, berokuntza instalazioetarako inertzia deposituak, aerotermiarako metagailuak, etab. Altzairu herdoilgaitzezko ur sanitarioaren metagailuak dira gamaren zatirik garrantzitsuena, 100 litrotik 1.000 litrora arteko edukierako bertsioak baitaude. Inertzia deposituen gamaren barruan ere daude 100 eta 1.000 litro arteko edukierakoak, eta berokuntzarako eta ur bero sanitariorako intermetagailu konbinatuek 150 eta 1.000 litro arteko edukierak dituzte.
Gaur egun, metagailuei eta intermetagailuei buruz hitz egitea Domusa Teknikei buruz hitz egitea da, bai soluzio aukera zabalagatik, bai kalitatean/prezioan duen posizionamenduagatik.
Eguzki energia termikoa
Eguzki plaka termikoak jasotzen duten eguzki erradiaziotik ura berotzeko gai diren panelak dira. Produktu mota horri lotuta, Domusa Teknikek aukera zabala eskaintzen du, bai ur bero sanitarioa ekoizteko, metagailua duen eguzki plaka esklusibo batekin, bai gas edo gasolio galdarekin konbinatuta, hau da, eguzki galdara hibridoak eskainiz.
Eguzki plaka termikoen gamak, eta horiek metagailuarekin edo eguzki galdarekin izan ditzaketen konbinazioek, gure markari erreferentziazko hornitzailearen maila ematen diote sektorean, eguzki energia termikoaren erabilerari dagokionez.
Gas galdarak
Gas galdarak produktu tradizionalak dira, erraz erabiltzen eta mantentzen direnak, eta sendoak, bizitza baliagarri luzekoak. Domusa Teknikek soluzio sorta zabala du, tartean direla horman jartzeko kondentsazioko gas galdarak, lurrean jartzeko kondentsazioko gas galdarak eta kondentsazioko gas-eguzki galdara hibridoak.
Mota horretako galdara bat aukeratzean, garrantzitsua da kontuan hartzea zer etxe motari emango dion zerbitzua eta produktuaren azken prezioa. Altzairu herdoilgaitzezko metagailu bat duten lurreko kondentsazioko gas galdarak familia bakarreko etxebizitzarako kondentsazio galdararik onenak dira.
Gaur egun, lurreko kondentsazioko gas galdarei buruz hitz egitea Domusa Teknikeko galdarei buruz hitz egitea da, bai instalazioari lotutako soluzio eta osagarrien aukera zabalagatik, bai kalitatean/prezioan duen posizionamenduagatik.
Aplikazioak
Domusa Teknikek osagarri sorta zabala dauka instalatzaileari bere lana errazteko eta azken erabiltzaileak bere etxeko instalazioa osatzen duten elementu guztiak erraz erabil ditzan.
Horien artean azpimarratzekoak dira erreguladore klimatikoak, funtzionamendu eraginkorragoa izatea eta, beraz, energia eta dirua aurreztea ere lortzeko, eta kit hidraulikoak, instalazioak erabilgarri dagoen espazioa ahalik eta gehien aprobetxatuz eta modu ekonomikoan egin daitezen.
Aipagarria da pellet galdarekin, pellet eta egur galdarekin, bero ponpekin eta galdara hibridoekin batera erabili daitezkeela.
Domusa Teknikek berogailuetarako duen osagarri sorta zabalari esker, irtenbide ezin hobea aurkitu dezakegu instalazio baten berariazko edozein eskakizunetarako eta, bereziki, familia bakarreko etxebizitzetan ezarritako instalazioetarako.
Ur bero metagailuak
Ur beroaren metagailuak beste gailu batek (galdara, bero-ponpa, eguzki-energia, etab.) sortutako ur beroa mantentzeko gailuak dira, berokuntzarako edo garbiketarako erabili arte (bainuontzia, dutxa).
Domusa Teknikek soluzio sorta zabala du, tartean direla ur bero sanitarioaren intermetagailuak, zuzeneko erabilerarako ur bero sanitarioaren deposituak, berokuntza instalazioetarako inertzia deposituak, aerotermiarako metagailuak, etab. Altzairu herdoilgaitzezko ur sanitarioaren metagailuak dira gamaren zatirik garrantzitsuena, 100 litrotik 1.000 litrora arteko edukierako bertsioak baitaude. Inertzia deposituen gamaren barruan ere daude 100 eta 1.000 litro arteko edukierakoak, eta berokuntzarako eta ur bero sanitariorako intermetagailu konbinatuek 150 eta 1.000 litro arteko edukierak dituzte.
Gaur egun, metagailuei eta intermetagailuei buruz hitz egitea Domusa Teknikei buruz hitz egitea da, bai soluzio aukera zabalagatik, bai kalitatean/prezioan duen posizionamenduagatik.
Termo elektrikoak
Termo elektrikoak produktu tradizionalak dira, erabiltzen eta mantentzen errazak. Domusa Teknikek gailu sorta zabala du, tartean direla 80 litroko termo elektrikoak, eta 150 litroko termo elektrikoak ere altzairu beiraztatuzko barne estaldurarekin, bai eta altzairu herdoilgaitzezko 150 eta 300 litro arteko termo elektrikoak ere. Posizio horizontalean edo bertikalean jartzeko bertsioak ere badaude.
Gaur egun, termo elektrikoei buruz hitz egitea Domusa Teknikei buruz hitz egitea da, bai soluzio aukera zabalagatik, bai kalitatean/prezioan duen posizionamenduagatik.