Avanttia NG
Gas galdarak
- Gas-kondentsazioko oin-galdara
- %108 baino gehiagoko errendimendua
- "Gas adaptative" errekuntza kontrola
- 1:10 modulazioa
- 6 motako NOx baxua
- Inox metagailua
- 3 potentzia: 24 kW, 28 kW eta 33 kW
Produktu honen katalogoa, eskuliburua edo etiketa energetikoa ikusi nahi baduzu, klikatu hemen
Honako hauen ezaugarriak Gas galdarak Avanttia NG
Gasezko kondentsazio galdarek errendimendua hobetzea lortzen dute eta, beraz, kontsumoak murriztea dakarte, errekuntza ganberaren diseinu berritzaileari esker. Aldi berean, erosotasun prestazio handiak eskaintzen dituzte, eta oso errazak dira instalatzen, erabiltzen eta mantentzen.
Abantailak Gas galdarak Avanttia NG
Errendimendu handia eta energia aurreztea
Kondentsazioaren teknologiari etekina aterata, erregai kontsumoa aurrezten da: beste galdara estandarrekin alderatuta, %20 inguruko aurrezpena.
Gasak %111ko energia ahalmena dauka berotze ahalmen txikienarekiko, eta, ahalmen horri ahalik eta etekin handiena ateratzeko, ezinbestekoa da errekuntza gasetako ur lurruna ur bihurtzea.
AVANTTIA NG galdarak gorputz berritzailea dauka, eta, horri esker, errekuntza gasen tenperatura ihintz tenperaturaren azpitik behera jaitsi daiteke, eta, hala, erregaiaren energia ahalmenari ahalik eta etekin handiena atera.
Galdararen gorputz hori aurrez nahasteko erregailu bati eta sistemaren gaineko kontrol elektroniko bati lotuz, ErP zuzentarauan oinarrituta, bere kategoriako energia kalifikaziorik onena duen galdara lortuko dugu.
6 motako NOx
2018/09/26ko ErP araudian aurreikusitakoarekin bat etorrita (NOx igorpenak<56mg/kWh).
1:10 modulazioa
AVANTTIA NG kondentsazio galdarak oso potentzia minimo txikia lortzen du, eta, hala, 1:10eko modulazio maila eskain dezake. Horri esker, potentzia zehaztasun handiagoz egokitu, eta erregai kontsumoa nabarmen jaisten da.
Etxebizitzak eraikitzeari buruzko araudi berriekin, asko murriztu dira etxebizitzetako energia premiak. Isolamendua hobetzean, eskatutako potentzia txikitu egiten da, eta tarteka oso-oso txikia izaten da. Horregatik, galdara gai bada potentzia minimora jaisteko eta premietara egokitzeko, erregai dezente aurrezten da.
"Gas adaptative" errekuntza kontrola
AVANTTIA NG gas galdararen nahasketa aurreko eta NOx txikiko erregailuak ionizazio bidezko sugar kontrola dauka, zeinari esker erregaia egokitu daitekeen, aire/gas erlazioa aldatuz. Hala, ingurumen edo instalazio baldintzak zeinahi direlarik ere, ahalik eta igorpen kutsagarri gutxienak izango ditugu.
Altzairu herdoilgaitzezko gorputza
AVANTTIA NG hormako galdararen gorputza haril sinplezko altzairu herdoilgaitzarekin dago eginda, zirkuitu paralelorik eta soldatze lanik gabe. Horri esker, ihes arriskua desagerrarazi, eta galdararen bizitza luzatu egiten da.
Gas automoldagarriaren balbula
Galdararen gorputzaren eta haren ke igarobideen diseinua pentsatuta dago gasek ahalik eta energia gehien emateko galdaran beroa eroaten duen fluidoari, eta, horrenbestez, instalazioari.
BioClass galdarak nabarmen jaisten du errekuntza gasen tenperatura, eta, hala, merkatuko errendimendurik onenak lortzen ditu, kateogriaren arabera.
Katalogoen dokumentazioa

Bezeroen arreta
DOMUSA TEKNIKen zure gogobetetasunarekin konprometitutako pertsonak gara. Konpromisorik gabe, zure beharretara ondoen egokitzen den produktua aurkitzen lagunduko dizugu.
Laguntza