__header.logo.alt

Bioclass HC

Pellet galdarak

    • Pellet Galdara
    • Modulazio elektronikoa
    • Garbiketa automatikoa
    • 3 potentzia: 91, 111, 133 kW
    • Errauts konpresorea barne
    • CVS xurgatze-sistema barne
    • 5 urteko bermea
    • Adattata a ErP Classe A
    • Class 5

    Honako hauen ezaugarriak Pellet galdarak Bioclass HC

    91kW eta 132kW arteko potentzia eta erregai gisa pinu pelleta erabiltzen duten instalazioetarako da mailakatutako funtzionamendua duen galdara hau. Erreserba depositua, errautsen konpresorea eta pelleta garraiatzeko xurgatze sistema dauzka.

    Abantailak Pellet galdarak Bioclass HC

    Aurreztea
    BioClass HC galdarak erregai kontsumoa nabarmen gutxitzea lortzen du errekuntza gasen tenperatura jaistean, %95 arteko errendimendua lortuz.
    Bioclass HCk daukan modulazio elektronikoak galdara bakoitzaren potentzia egokitzen du instalazioaren beharretara, erregai galtzea saihestuz. Mailakatutako kontrola gehitzeko aukera dago, ekipoaren funtzionamendu modularra lortzeko.

    Garbiketa sistema automatikoa
    Galdara hau guztiz automatikoki garbitzen da. Turbulatzaile multzo bat dauka, keari pasatzen ez uzteaz gain, errendimendua hobetzeko kea pasatzen den tokietan errautsak garbitzen dituena. Turbulatzaile hauek motore bateko ardatzari lotuta daude espeka-sistema baten bidez. Horiek aldian-aldian mugimendu bertikal bat egiten duten ke pasabideak garbitzeko.
    Erregailuak errautsak automatikoki garbitzeko sistema dauka. Erregailuaren errekuntza-ganberako beheko aldean dagoen garbiketa sistema errekuntzan sortzen diren errautsak haustegira bidaltzeaz arduratzen da aldian-aldian. Erregailua martxan dagoela ere garbitzen da, hori dela eta, instalazioaren erosotasuna ez da aldatzen eta galdararen kontsumoa gutxitu egiten da.

    Erabateko ekipamendua
    BioClass HC galdarek erreserba deposituaz gain errauts konpresorea eta biltegiratze silotik pelleta garraiatzeko xurgatzeko sistema dituzte.

     

    __banner.contacto.imagen_alt

    Bezeroen arreta

    DOMUSA TEKNIKen zure gogobetetasunarekin konprometitutako pertsonak gara. Konpromisorik gabe, zure beharretara ondoen egokitzen den produktua aurkitzen lagunduko dizugu.

    Laguntza

    Jarri gurekin harremanetan

    Bete formulario hau eta lehenbailehen jarriko gara zurekin harremanetan.

    +34 943 81 38 99

    Harremanetarako formularioa

    Nahitaezko eremuak