BIOCLASS IC 150
Pellet galdarak
- Modulazio elektronikoa
- Garbiketa automatikoa
- Xurgapen sistema integratuta
- Edukiera handiko hautsontzi konpresorea
- Errekuntzaren doikuntza automatikoa
- Edukiera handiko tobera
Produktu honen katalogoa, eskuliburua edo etiketa energetikoa ikusi nahi baduzu, klikatu hemen
Honako hauen ezaugarriak Pellet galdarak BIOCLASS IC 150
Sendoa, merkea eta segurua: BIOCLASS IC 150 pellet galdara hainbat hamarkadatan pilatutako esperientziaren eta garapen prozesu luze eta etengabearen emaitza da.
Biomasa galdara erabat automatiko honekin egurrezko pelletak erre daitezke efizientziaz, oso errendimendu handia lortzeko (>%92) eta oso-oso emisio gutxirekin.
Horrez gain, BIOCLASS IC 150 pellet galdarak oso leku gutxi behar du, diseinu trinkoa duelako, eta, gainera, moldagarritasun handia eta mantentzeko erraztasunak eskaintzen dizkio bezeroari.
Abantailak Pellet galdarak BIOCLASS IC 150
Errekuntza ezin hobea lambda zunda bidezko kontrolarekin
Lambda zunda bidez presioa eta errekuntza gasen kalitatea etxean etengabe kontrolatzen denez, automatikoki kalibra daiteke erregaiaren kantitatea eta, ondorioz, erregaiaren kalitatera eta instalazioaren baldintzetara egokitzen da. Horrenbestez, BIOCLASS IC 150 pellet galdarak behar den potentziarekin eta errekuntzako baliorik onenekin funtzionatzen du.
Garbiketa automatikoko sistema jarraitua
Biomasa bidezko galdara honek guztiz automatikoki garbitzen ditu ke igarobideetako bero transferentziaren sistema (motor batek mugitzen dituen espeka sistema baten bidez) eta erregailua bera (oinarri mugikor baten bidez).
Sugarra ez itzultzeko sistema hirukoitza
Segurtasun sistema hirukoitzari esker, pellet siloaren eta erregailuaren arteko isolamendu fidagarria bermatzen da, eta horrek sugarra ez itzultzeko segurtasunik handiena bermatzen du.
Xurgapen sistema aktiboa, baita sugarra piztuta dagoenean ere
Xurgapen sistemaren kubeta ziklonikoari esker, sistemak funtzionatu egingo du baita erregailua piztuta dagoenean ere. Gainera, xurgapen sistemaren konfigurazioak ez duenez pellet deposituan hutsa sortzen, ez da beharrezkoa eragingailuak eta balbula birakariak erabiltzea, eta, ondorioz, pellet galdara sinple eta sendoagoa da.
Hautsontzi kaxoiaren bolumen handia
BIOCLASS IC 150 biomasa galdararen pelleta erretzeko sistemak hauts gutxi sortzen du eta, horrekin batera, edukiera handiko hautsontzi konpresore bat duenez, hautsontzia urtean gehienez ere hiru aldiz hustu beharko da. Hautserako integratuta duen kaxa handia galdarara konektatu dago, eta 7 tona pelleten hautsa ere jaso dezake.
Kamera segmentatuari esker, erregailuak mantentze gutxi behar du
Errekuntza kamera segmentatuak murriztu egiten ditu mantentze kostuak, esku hartze lokalizatuak egin daitezkeelako, bai mantentze prebentiboan, bai zuzentzailean.
Pizteko sistema bikoitza
BIOCLASS IC 150 pellet galdara pizteko sistema bikoitza sistema adimentsua da, ohartarazi egiten duena erresistentzia bat bere bizitza baliagarriaren amaierara iristen denean, eta galdarak hura ordeztu arte funtzionatzen jarraitzea ahalbidetzen du.
Halaber, sistemak erresistentzia bakoitzaren abio kopurua murrizten du eta, ondorioz, erresistentzien iraupena nabarmen luzatzen da. Funtzionamenduan denbora gutxiago ematen duenez eta erresistentziaren akatsa iragartzen duenez, produktuak erabateko fidagarritasuna eskaintzen du.
Abiadura handia ez hartzeko sistema, hodibihurririk gabe
Primarioaren ahalmen handiari esker inertzia termikoak urriak direnez, eta ez dagoenez masa handiko elementu erregogorrik, ez da beharrezkoa pellet galdara hodibihurri bidez hoztea. Horrenbestez, behar ez diren ur kontsumoak saihesten dira eta instalazio hidraulikoa errazten da.
Katalogoen dokumentazioa

Bezeroen arreta
DOMUSA TEKNIKen zure gogobetetasunarekin konprometitutako pertsonak gara. Konpromisorik gabe, zure beharretara ondoen egokitzen den produktua aurkitzen lagunduko dizugu.
Laguntza