BERO-PONPA HIBRIDOA

FUSION HYBRID GAS CONDENS

  • Gasolio bidezko sorgailu osagarria
  • 5 eskaintza batera: berokuntza, hozkuntza, ur bero sanitarioa, sorgailu osagarria eta primarioko buffer depositua
  • Berogailua 80ºC-raino
  • Ur bero sanitarioa 70ºC-raino.
  • Ur bero sanitarioaren metagailua, altzairu herdoilgaitzezkoa
  • R32 hozgarri ekologikoa
Imagen bomba calor híbrida fusion hybrid gas
Icono etiqueta erp clase a++ 

FUSION HYBRID GAS CONDENS BERO PONPA HIBRIDOA

FUSION HYBRID GAS CONDENS bero ponpa hibridoen gamak altzairu herdoilgaitzezko gorputza duen kondentsazio gasaren sorgailu bat erabiltzen du laguntzeko energia gisa, etxeko ur bero sanitarioa, berokuntza eta hozkuntza lortzeko.

Barruko unitate horrek, gainera, ekipamendu hidrauliko osoa eta trinkoa du, etxebizitzan espazioa aurrezteko eta erabileran erabateko erosotasuna bermatzeko, kanpoko baldintza klimatikoak edozein direla ere.

Soluzio osatu, erraz eta merkeena da erregai fosilak erabiltzen dituzten galdarak energia aerotermikoarekin ordezteko, lehendik dagoen instalazioa aldatu behar izan gabe.

 

FUSION HYBRID GAS CONDENS BERO PONPA HIBRIDOAREN
onurak

Instalazioan aurreztea

FUSION HYBRID GAS CONDENS soluzio hibridoak ahalbidetzen du uraren tenperatura 80ºC-raino egokitzea instalaziora bultzatzean, eta, horrekin, dauden erradiadoreen instalazioa manten daiteke, etxebizitzan berritzeko lan garestiak egin beharra saihestuta.

Barneko moduluak dagoen galdara ordezkatzeko behar diren elementua guztiak daramatza, eta ordezkapena denbora laburrean egitea ahalbidetzen du, instalazio zaharreko elementuak erabiliz (erregai depositua, tximinia, etab.) edo aldaketa txikiak eginez. Instalazioaren elementua garrantzitsuenak dituen barne unitatea denez, etxebizitza barruan behar den lekua oso txikia da.

Kostu txikiagoa kontratazio elektrikoan

FUSION HYBRID GAS CONDENS bero ponpa hibridoan sorgailu osagarria izateak kanpo unitatearen potentzia elektrikoa maila baxuagotara doitzea ahalbidetzen du, ohiko ponpa aerotermikoekiko; izan ere, kontsumo gehien dagoen unetan ohiko energiaren laguntza jaso dezakegu.

Horrekin, kontratatuko potentzia elektrikoa ez da hain handia izango eta urte osoan mantendu ahal izango da. Gainera, ez dira erabili beharko erresistentzia elektriko osagarriak, horiek erabilera kostu handiagoa baitute energia osagarriarekiko.

Konfort bermea

DOMUSA TEKNIKen bero ponpa hibridoak bermatzen du etxe barruko tenperatura eskatutakoarekin bat etortzea, negu sasoian egon daitezkeen muturreko tenperaturak gorabehera.

Kanpoko tenperaturek behera egiten duten heinean, unitate aerotermikoak ez dira hain eraginkorrak eta jaitsi egiten da euren errendimendua. Une horretan hasten da funtzionatzen laguntza, errendimendua hobetuz eta etxebizitzan nahi den tenperatura mantenduz. Kanpoko tenperatura oso-oso baxua bada, eta aerotermiaren errendimendua sorgailu osagarriarena baino txarragoa bada, sorgailu osagarriak baino ez du funtzionatuko, une oro eskatutako konfort tenperaturari eutsita.

Kontsumo murrizketa

Bero ponpa hibridoak ahalik eta etekinik handiena ateratzen dio energia aerotermikoari, eta kanpoko klima baldintzek ahalbidetzen dutenean baino ez da bera bakarrik erabiliko, bai berokuntza edo hozkuntzarako, bai etxeko ura berotzeko.

Klima baldintzek okerrera egiten dutenean eta eskatutako konfort tenperatura mailari eusteko unitate aerotermikoa bera bakarrik gai ez denean, orduan, eta bakarrik orduan, hasiko da funtzionamenduan sorgailu osagarria.

FUSION HYBRID GAS CONDENS bero ponpa hibridoaren barne unitateak 50 litroko buffer depositu bat darama, kanpoko unitatearen pizte zikloak murrizteko, eta, horrela, instalazioaren kontsumo elektrikoa ahalik eta gehien murrizteko.

Ordezkatutako galdara zaharren kostu energetikoarekin alderatuta, bero ponpa hibridoekin kontsumoa %70 ere aurreztu daiteke.

Etxeko uraren ekoizpen handia

FUSION HYBRID GAS COND bero ponpa hibridoaren barne unitateak ur bero sanitarioko 115-165 litroko depositua du (modeloaren arabera) eta ur hori kanpoko unitateak 50ºC-raino berotzen du; halere, erabiltzaileak aukera du metatze tenperatura 65ºC-raino igotzeko, sorgailu osagarria erabilita. Gainera, uda sasoian eta kanpoko unitatea hozte lanak egiten ari denean, erabiltzaileak erabaki dezake etxeko uraren metagailua berotzeko bakarrik laguntzako sorgailua erabiltzea, instalazioa hozteko geldialdiak saihestuta, une oro hoztutako giroaz gozatu ahal izateko.

MONOBLOCK Sistema

MONOBLOCK teknologiarekin soilik konexio hidraulikoak egiten dira, eta FUSION HYBRID GAS COND bero ponpa hibridoaren kanpoko unitatea distantzia luzera instala daiteke.

Kanpo unitateak gas/ur trukagailua darama eta, horregatik, instalatzeko orduan ez dago hozteko zirkuitua manipulatu beharrik. Kanpo unitatea barrukoarekin konektatzeko sistema hidraulikoa erabiltzen da, eta, horrela, instalazioa errazagoa da eta ahalbidetzen du bien arteko distantzia hozteko gasa erabili izan balitz baino handiagoa izatea (fluido bero eroalea).

INOX metagailua

FUSION HYBRID GAS COND bero ponpa hibridoaren ur bero sanitarioko metagailua kalitate handiko altzairu herdoilgaitzez eginda dago. Material horrek transmisio koefiziente handia du, ur bero sanitarioa ekoizteko gaitasun handia izatea ahalbidetzen duena, korrosioarekiko erresistentzia ezin hobearekin.

Kondentsazio sorgailu osagarria

Galdararen gorputza haril sinplezko altzairu herdoilgaitzarekin dago eginda, zirkuitu paralelorik eta soldatze lanik gabe. Horri esker, ihes arriskua desagerrarazi, eta galdararen bizitza luzatu egiten da. Diseinu berritzaileari esker, errekuntza gasen tenperatura ihintz tenperaturaren azpitik behera jaitsi daiteke, eta, hala, erregaiaren energia ahalmenari ahalik eta etekin handiena atera.

Dokumentazio teknikoa

Etiqueta
ETIQUETA DE CONJUNTO ACS+CAL ELD
Documentos Producto
DOCUMENTO GARANTIA 1
Etiqueta
ETIQUETA DE PRODUCTO DUAL CLIMA 6R DIN-A5
Etiqueta
ETIQUETA DE CONJUNTO DUAL CLIMA 6R

Etiqueta
ETIQUETA DE CONJUNTO ACS+CAL ELD
Documentos Producto
DOCUMENTO GARANTIA 1
Etiqueta
ETIQUETA DE PRODUCTO DUAL CLIMA 6R DIN-A5
Etiqueta
ETIQUETA DE CONJUNTO DUAL CLIMA 6R

Etiqueta
ETIQUETA DE CONJUNTO ACS+CAL ELD
Documentos Producto
DOCUMENTO GARANTIA 1
Etiqueta
ETIQUETA DE PRODUCTO DUAL CLIMA 9R DIN-A5
Etiqueta
ETIQUETA DE CONJUNTO DUAL CLIMA 9R DIN-A4

Etiqueta
ETIQUETA DE CONJUNTO ACS+CAL ELD
Documentos Producto
DOCUMENTO GARANTIA 1
Etiqueta
ETIQUETA DE PRODUCTO DUAL CLIMA 9R DIN-A5
Etiqueta
ETIQUETA DE CONJUNTO DUAL CLIMA 9R DIN-A4

Etiqueta
ETIQUETA DE CONJUNTO ACS+CAL ELD
Documentos Producto
DOCUMENTO GARANTIA 1
Etiqueta
ETIQUETA DE PRODUCTO DUAL CLIMA 12R DIN-A5
Etiqueta
ETIQUETA DE CONJUNTO DUAL CLIMA 12R DIN-A4

Etiqueta
ETIQUETA DE CONJUNTO ACS+CAL ELD
Documentos Producto
DOCUMENTO GARANTIA 1
Etiqueta
ETIQUETA DE PRODUCTO DUAL CLIMA 12R DIN-A5
Etiqueta
ETIQUETA DE CONJUNTO DUAL CLIMA 12R DIN-A4

Manualak

Manual
MANUAL DUAL CLIMA R ESPAÑOL
Manual
MANUAL FUSION HYBRID GAS CONDENS R ESPAÑOL

Manual
MANUAL DUAL CLIMA R ESPAÑOL
Manual
MANUAL FUSION HYBRID GAS CONDENS R ESPAÑOL

Manual
MANUAL DUAL CLIMA R ESPAÑOL
Manual
MANUAL FUSION HYBRID GAS CONDENS R ESPAÑOL

Manual
MANUAL DUAL CLIMA R ESPAÑOL
Manual
MANUAL FUSION HYBRID GAS CONDENS R ESPAÑOL

Manual
MANUAL KIT VÁLVULA DE DESCARGA ANTIHIELO INTERIOR
Manual
MANUAL DUAL CLIMA R ESPAÑOL
Manual
MANUAL FUSION HYBRID GAS CONDENS R ESPAÑOL

Manual
MANUAL KIT VÁLVULA DE DESCARGA ANTIHIELO INTERIOR
Manual
MANUAL DUAL CLIMA R ESPAÑOL
Manual
MANUAL FUSION HYBRID GAS CONDENS R ESPAÑOL

Zuretzat interesgarria izan daiteke

Fusion Combi

FUSION COMBI multzoen gamak DUAL CLIMA R bero ponpak eta galdarak konbinatzen ditu, etxean jada zeuden erradiadoreen instalazioa aldatu behar ez izateko.


  • Dimentsio txikiak
  • Hautapen energetikorako funtzio automatikoa, kanpoko tenperaturaren arabera
  • Berogailua 80ºC-raino
  • 2 bertsio, hormakoa 50 l eta zutikakoa 80 l
  • Berokuntzarako eta hozkuntzarako

Fusion Hybrid Oil

Berotzeko, hozteko eta ur berorako bero-ponpa hibridoa.


  • DUAL CLIMA R kanpo unitatea, gasolio bidezko sorgailu bat duen barne unitate osagarri batekin
  • Hautapen energetikorako funtzio automatikoa, kanpoko tenperaturaren arabera
  • Berogailua 80ºC-raino
  • Ur bero sanitarioa 65ºC-raino.
  • Atmosfera berotzeko ahalmen txikiko hozgarria (R32)
  • Ur bero sanitariorako metagailua altzairu herdoilgaitzezkoa da
  • 8 eta 11 kW-eko potentziak
Imagen bomba de calor híbrida fusion hybrid gas