Domusa Teknik orain eskuragarri Eraikuntzaren "Preciocentro" plataforman
Abendu honetatik aurrera, Domusa Teknik produktuak BC3 formatuan eskuragarri daude Eraikuntzaren "Preciocentro" plataforman, sektoreko tresna liderra aurrekontuak eta neurketak egiteko.
Urrats garrantzitsu horrek indartu egiten du gure helburua, berokuntzako
eta ur bero sanitarioko (UBS) proiektuetarako soluzio irisgarriak, integragarriak
eta eraginkorrak eskaintzea.

Eraikuntzaren Preciocentro plataforma erabiltzearen onurak
Domusa Teknik Eraikuntzaren "Preciocentro" plataforman egotea abantaila garrantzitsua da sektoreko profesionalentzat zein azken erabiltzaileentzat.
Hona hemen arrazoi nagusietako batzuk:
- Bateragarritasun ziurtatua: Gure produktuak proiektuetan erraz integratu daitezke, beste aurrekontu-partidekin erabateko bateragarritasuna bermatuz.
- Denbora aurreztea: BC3 formatuari esker, profesionalek zuzenean sar ditzakete gure soluzioak beren aurrekontu diseinuetan, elaborazio eta diseinu prozesuan denborak murriztuz.
- Kalitatezko soluzioetarako sarbidea: Domusa Tekniken produktu sorta, bere eraginkortasun eta fidagarritasunagatik ezaguna, arkitekto, ingeniari eta eraikitzaileen eskura dago orain, modu azkar eta errazean.
Zer da BC3 formatua?
BC3 formatua eraikuntza-sektorean asko erabiltzen den estandarra da, eta produktuen datu-baseak kudeatzeko eta aurrekontu zehatzak sortzeko aukera ematen du.
Horrek erraztu egiten du:
- Aurrekontuetako eta neurketetako software gehienekiko bateragarritasuna.
- Proiektuen kudeaketa hobea, egitura antolatu eta estandarizatuari esker.
- Domusa Tekniken produktuak proiektuaren edozein fasetan erraz eta akatsik gabe integratzea.
Profesionalen lana errazte
Sinergia berri honekin, Domusa Teknikek sektorearekin duen konpromisoa indartzen du, proiektuen garapenaren etapa guztietan profesionalei lagunduz. Hasierako diseinua izan edo aurrekontu zehatza izan, gure berokuntza eta UBS-soluzioak klik batera daude.
Gonbidatzen zaitugu tresna berri hau aztertzeko Eraikuntzaren Preciocentro Plataforman eta Domusa Teknikek zure proiektuak nola optimiza ditzakeen ohartzeko, gure bezeroek espero duten kalitatea eta errendimendua eskainiz.