__header.logo.alt

DS COMPACT INOX

Eguzki energia termikoa

    • Termosifoi bidezko eguzki multzo osoa
    • Zeharkako trukatzailea
    • Tinox xurgagailu erabat selektiboa
    • Inox metagailua
    • Adattata a ErP Classe C
    • Garanzia di 8 anni pannelo solare
    • Garanzia di 8 anni accumulatore

    Produktu honen katalogoa, eskuliburua edo etiketa energetikoa ikusi nahi baduzu, klikatu hemen

    Honako hauen ezaugarriak Eguzki energia termikoa DS COMPACT INOX

    DS-COMPACT INOX konponbiderik errazena eta merkeena da eguzki energiaz etxeko ura berotzeko.

    Multzoa goi errendimenduko kolektore batek edo bik (ereduaren arabera) eta altzairu herdoilgaitzezko metagailu batek osatuta dago. Etxe ur bero ugari lortzea ahalbidetzen du, dohainik, betiere eguzki erradiazio nahikorik baldin badago.

    Bere eraikuntza ezaugarriak direla eta, instalazioa beste konponbide batzuk baino merkeagoa da, eta gomendagarria da eguzki erradiazio handia dagoen tokietarako.

    Abantailak Eguzki energia termikoa DS COMPACT INOX

    Etxeko ur beroaren metagailua, altzairu herdoilgaitzezkoa
    Eguzki ekarpenarekin sortzen den ur beroa altzairu herdoilgaitzezko depositu batean metatzen da. Horrek bizitza luzea bermatzen dio sistemari, materialaren iraunkortasun ezaugarriengatik.

    Goi prestazioko eguzki kolektorea
    Sistemak eguzki xurgapenaren aldetik goi errendimendukoak diren eguzki panelak ditu.
    Kolektoreak, halaber, aireztapen sistema berritzaile bat dauka kondentsazioak saihesteko, burdina gutxiko beira tenplatu bat, eta harri zuntzezko isolamendu handia eroankortasunak eragindako bero galerrik ez egoteko.

    Espantsio sistema integratua
    DS-COMPACT INOX modeloak espantsio ganbera bat dauka integratuta, eguzki likidoaren etengabeko deskargak saihesteko, eta, beraz, sistemaren osagaiek eduki dezaketen narriadura ekiditeko.

    Instalatzen eta zaintzen erraza
    Altzairu herdoilgaitzezko metagailuarekin ez da beharrezkoa magnesio anodoak erabiltzea eta, beraz, ez da metagailuko anodoa berritu behar.
    Horrez gain, erregistro tapan duen diseinu berritzailea dela eta, sistema egun merkatuan daudenak baino errazagoa da zaintzen.

    Aluminiozko euskarriak
    DS-COMPACT INOX multzoa oso iraunkorrak diren aluminiozko euskarriekin saltzen da, estalki lauetan edo teilatu inklinatuen gainean muntatzeko bertsioetan.

    Katalogoen dokumentazioa

    __banner.contacto.imagen_alt

    Bezeroen arreta

    DOMUSA TEKNIKen zure gogobetetasunarekin konprometitutako pertsonak gara. Konpromisorik gabe, zure beharretara ondoen egokitzen den produktua aurkitzen lagunduko dizugu.

    Laguntza

    Jarri gurekin harremanetan

    Bete formulario hau eta lehenbailehen jarriko gara zurekin harremanetan.

    +34 943 81 38 99

    Harremanetarako formularioa

    Nahitaezko eremuak