Etxeko ur beroa egiteko eguzki sistema da, eta bere ezaugarri nagusia da eguzki panelen autohustuketa sistema berritzailea, zeinaren bidez airez eta bero eroale den fluido batez osatutako zirkuitu itxi batean dauden eguzki panelak beren kabuz husten baitira.
Eguzki paneletan berotutako ura altzairu herdoilgaitzezko metagailuan pilatzen da, eta kontsumo puntuetan erabiltzeko prest dago.
Konponbide ezin hobea da familia bakarreko etxeetarako, eta gama zabala duenez haietan planteatzen diren premia guztietara egokitu daiteke.
Sistemak airez kargatzen ditu automatikoki eguzki panelak, energia gehiagorik behar ez denean edo eguzki erradiaziorik ez dagoenean. Horrela, gehiegizko beroagatik edo izozteengatik kolektoreetan bertan gerta daitezkeen narriadurak ekiditen dira.
Eguzki ekarpenarekin sortzen den ur beroa altzairu herdoilgaitzezko depositu batean metatzen da. Horrek bizitza luzea bermatzen dio sistemari, materialaren iraunkortasun ezaugarriengatik.
Sistemak goi errendimenduko eguzki panelak dauzka, eta horri metagailuaren truke azalera handia gehitzen badiogu energi aprobetxamendu bikaina eragiten du.
Merkatuan dauden sistema gehienak ez bezala, DOMUSA TEKNIKek instalazioaren beharrezkoak diren osagai guztiak gehitzen dizkie ekipo horiei: espantsio ontzia eta Etxeko Ur Beroaren segurtasun balbula, eta letoizko mahuka dielektrikoak 2 zirkuituetarako (eguzki zirkuitua eta Etxeko Ur Beroarena).
CBere ¨PLUS¨ bertsioarekin, 15 metroko altueran ere egin daitezke instalazioak.
Horrez gain, erregistro tapan duen diseinu berritzailea dela eta, sistema egun merkatuan daudenak baino errazagoa da zaintzen.
Eguzki energiaren zirkulazio orekatzen den unetik, sistemaren ponpetako bat gelditu egiten da eta kontsumo elektrikoa %50 murrizten da.
Bere diseinua dela eta, ez da beharrezkoa espantsio ontzirik, purgagailurik eta magnesio anodorik erabiltzea eguzki zirkuituan, instalazioa eta zaintza erraztuta.