__header.logo.alt

DS MATIC H DUO

Eguzki energia termikoa

    • Truke bikoitzeko eguzki multzo osoa kolektoreen autohustuketarekin
    • Altzairu herdoilgaitzezko metagailua
    • Eguzki kolektore selektiboa, laguntzako trukagailuarekin
    • Ekipamendu osoa: Ur bero sanitarioaren espantsio ontzia eta etxeko ur beroaren segurtasun balbula barne.
    • 5 urteko bermea
    • Adattata a ErP Classe C
    • Garanzia di 8 anni pannelo solare
    • Garanzia di 8 anni accumulatore

    Honako hauen ezaugarriak Eguzki energia termikoa DS MATIC H DUO

    Etxeko ur beroa egiteko eguzki sistema da, eta bere ezaugarri nagusia da eguzki panelen autohustuketa sistema berritzailea, zeinaren bidez airez eta bero eroale den fluido batez osatutako zirkuitu itxi batean dauden eguzki panelak beren kabuz husten baitira.

    Eguzki paneletan berotutako ura altzairu herdoilgaitzezko metagailuan pilatzen da, eta kontsumo puntuetan erabiltzeko prest dago.

    ¨DUO¨ bertsioan, eguzki energiarik ez badago edo eguzki energia gutxi baldin badago, metagailuaren ura beste energia iturri batekin berotu daiteke, bere zirkuitu trukatzaile lagungarriari esker.

    Konponbide ezin hobea da familia bakarreko etxeetarako, eta gama zabala duenez haietan planteatzen diren premia guztietara egokitu daiteke.

    Abantailak Eguzki energia termikoa DS MATIC H DUO

    Gehiegizko beroen eta izozteen aurkako babesa
    Sistemak airez kargatzen ditu automatikoki eguzki panelak, energia gehiagorik behar ez denean edo eguzki erradiaziorik ez dagoenean. Horrela, gehiegizko beroagatik edo izozteengatik kolektoreetan bertan gerta daitezkeen narriadurak ekiditen dira.

    Etxeko ur beroaren metagailua, altzairu herdoilgaitzezkoa
    Eguzki ekarpenarekin sortzen den ur beroa altzairu herdoilgaitzezko depositu batean metatzen da. Horrek bizitza luzea bermatzen dio sistemari, materialaren iraunkortasun ezaugarriengatik.

    Errendimendu energetikoa
    Sistemak goi errendimenduko eguzki panelak dauzka, eta horri metagailuaren truke azalera handia gehitzen badiogu energi aprobetxamendu bikaina eragiten du.

    Ekipamendu osoa
    Merkatuan dauden sistema gehienak ez bezala, DOMUSA TEKNIKek instalazioaren beharrezkoak diren osagai guztiak gehitzen dizkie ekipo horiei: espantsio ontzia eta Etxeko Ur Beroaren segurtasun balbula, eta letoizko mahuka dielektrikoak 2 zirkuituetarako (eguzki zirkuitua eta Etxeko Ur Beroarena).

    Instalazioak leku garaietan
    Bere ¨PLUS¨ bertsioarekin, 15 metroko altueran ere egin daitezke instalazioak.
    Horrez gain, erregistro tapan duen diseinu berritzailea dela eta, sistema egun merkatuan daudenak baino errazagoa da zaintzen.

    Kontsumo elektrikoaren aurrezpena
    Eguzki energiaren zirkulazio orekatzen den unetik, sistemaren ponpetako bat gelditu egiten da eta kontsumo elektrikoa %50 murrizten da.

    Instalatzen eta zaintzen erraza
    Bere diseinua dela eta, ez da beharrezkoa espantsio ontzirik, purgagailurik eta magnesio anodorik erabiltzea eguzki zirkuituan, instalazioa eta zaintza erraztuta.

    __banner.contacto.imagen_alt

    Bezeroen arreta

    DOMUSA TEKNIKen zure gogobetetasunarekin konprometitutako pertsonak gara. Konpromisorik gabe, zure beharretara ondoen egokitzen den produktua aurkitzen lagunduko dizugu.

    Laguntza

    Jarri gurekin harremanetan

    Bete formulario hau eta lehenbailehen jarriko gara zurekin harremanetan.

    +34 943 81 38 99

    Harremanetarako formularioa

    Nahitaezko eremuak