DS-PACK H
Eguzki energia termikoa
- Zirkulazio behartuzko eguzki multzo osoa
- Altzairu herdoilgaitzezko metagailua
- Eguzki kolektore selektiboa
- Ekipamendu osoa
Produktu honen katalogoa, eskuliburua edo etiketa energetikoa ikusi nahi baduzu, klikatu hemen
Honako hauen ezaugarriak Eguzki energia termikoa DS-PACK H
Etxeko ur beroa ekoizteko eguzki sistema, eguzki panel termiko sorta batek osatua. Panel termiko horiek barruan daramaten fluido bero eroalea berotzen dute, eta aldi berean altzairu herdoilgaitzezko metagailuan metatutako ur sanitarioa berotzen du.
Sistema “behartuzko zirkulaziokoa” da, hau da, zirkuitu primarioan beti dago fluido bero eroalea, baina multzoak automatikoki eta seguru funtzionatzea ahalbidetuko duten elementu elektroniko eta hidraulikoekin. Sistemaren ¨DUO¨ bertsioak ahalbidetzen du bigarren energia iturri bat zirkuitu primariora egokitzea.
Bere gama anplitudeari esker (190-750 litro), irtenbide ezin hobea da familia bakarreko etxeetarako edo familia askotarako instalazio txikietarako.
Abantailak Eguzki energia termikoa DS-PACK H
Altzairu herdoilgaitzezko metagailua
Eguzki ekarpenarekin sortzen den ur beroa altzairu herdoilgaitzezko depositu batean metatzen da. Horrek bizitza luzea bermatzen dio sistemari, materialaren iraunkortasun ezaugarriengatik, batez ere oxidazioarekiko erresistentziarengatik. Era berean, magnesio anodorik behar duenez, ez da beharrezkoa aldizkako mantentze lanik egitea, eta azken erabiltzaileari gastuak ekiditen dizkio.
Goi prestazioko eguzki kolektorea
Sistemak eguzki xurgapenean goi errendimendua duten eguzki panelak ditu, efizientzia energetikoan emaitza hobeak lortzeko.
Panelek, halaber, aireztapen sistema berritzaile bat daukate kondentsazioak saihesteko, burdina gutxiko beira tenplatu bat, eta harri zuntzezko isolamendu handia eroankortasunak eragindako bero galerarik ez egoteko.
Ekipamendu osoa
Instalazio prozesua sinplifikatzeko, eta sistemaren funtzionamendu egokia bermatzeko, DOMUSA TEKNIKek merkatuko ekipamendurik osotuena eskaintzen du, zirkulazio behartuzko multzo hauetan: Eguzki erregulazio integratua, kit hidraulikoa (tartean dagoela airea purgatzeko ganbera, emariaren erregulagailua eta atxikipen balbulak). Aukeran, DS PACK H multzoek euskarri gama bat dute edozein estalki motatan instalatu ahal izateko.
Katalogoen dokumentazioa
- DS-PACK H DUO 500-3C
- DS-PACK H DUO 500-4C
- DS-PACK H DUO 750-4C
- DS-PACK H DUO 750-5C
- DS-PACK H DUO 750-6C
- DS-PACK H DUO 300-2C
- DS-PACK H DUO 300-3C
- DS-PACK H 500-3C
- DS-PACK H 500-4C
- DS-PACK H 750-4C
- DS-PACK H 750-5C
- DS-PACK H 750-6C
- DS-PACK H 190-1C
- DS-PACK H 190-2C
- DS-PACK H 300-2C RE
- DS-PACK H 300-2C
- DS-PACK H 300-3C

Bezeroen arreta
DOMUSA TEKNIKen zure gogobetetasunarekin konprometitutako pertsonak gara. Konpromisorik gabe, zure beharretara ondoen egokitzen den produktua aurkitzen lagunduko dizugu.
Laguntza