__header.logo.alt

EVOLUTION EV HAM / HAC

Kondentsazio galdarak

    • Gasolio bidezko kondentsazio-galdara estankoa
    • 2 bertsio: Evolution HAC (Berogailua) Evolution HAM (Berogailua eta ur beroa)
    • 2 potentzia: 29 y 40 kW
    • Adattata a ErP A y A

    Produktu honen katalogoa, eskuliburua edo etiketa energetikoa ikusi nahi baduzu, klikatu hemen

    Honako hauen ezaugarriak Kondentsazio galdarak EVOLUTION EV HAM / HAC

    EVOLUTION EV HA gasolio-galdara galdara-sorkuntza bat da, erabiltzaileak ekologiaren eta energia aurreztearen arloan dituen kezkei erantzuten diena, eta hori guztia fidagarritasun-giro batean erosotasun optimoa zainduz.

    Gasolio bidezko kondentsazio-galdaren EVOLUTION EV HAM / HAC gama berriak ErP Zuzentarau berriaren errendimenduari buruzko eskakizunak betetzen ditu.
    Kontsumoa aurreztea eta errendimendu handiena dira belaunaldi berriko produktu hauen ezaugarri nagusiak. Hori lortzeko errekuntza-gasen kondentsazioaren efektua aprobetxatzen da eta %30 gehiago aurreztea lortzen da ohiko galdarekiko.

    Gasolio bidezko kondentsazio-galdaren gama honek, 2 potentziadun (29 eta 40 Kw) altzairuzko errekuntza-ganbara bat darabil eta bi bertsio ditu: berogailua soilik edo berogailua eta momentuko ur bero sanitarioa.

    Abantailak Kondentsazio galdarak EVOLUTION EV HAM / HAC

    Kontsumo murriztua
    Kondentsazio bidezko teknologiarekin errendimendu handia lortzen da, bestelako galdarekiko aurrezte-maila oso garrantzitsua lortuz.

    Modulazioz ur bero sanitarioa sortzea
    Gama honetako gasolio bidezko kondentsazio-galdarek ACS-ren zirkulazioa-bonba modulatzen duen sistema elektroniko bat daukate, eta horri esker, kontsumorako tenperatura egonkortzen da, beharrezkoa den ur-emaria eta galdaran sartzen den uraren tenperatura gora-behera. Horrek, etxebizitzako tenperatura baxuarekin, keen tenperatura baxuagoekin eta errekuntza-keen beroaren aprobetxamendu maila handiagoarekin lan egiteko aukera eskaintzen du.

    Instalazio erraza
    Gama honen diseinu eta ekipamendu osoari eskerrak, instalazioa erraza eta eraginkorra da.
    Galdara dagoen lekuko airerik erabiltzen ez duenez, aireztapenik gabeko geletan ere instalatu daiteke.
    Gasen irteera-hodietatik keak bideratzeko aukera izanik, ez da kanpoko tximiniarik behar, eta horrek, instalazioaren kostua txikitzen du.

    Funtzionamendu isila
    Galdara-gorputzak eta inguratzaileek duten isolamendu akustiko handiagatik, bai eta erregailuaren estankotasunaren ondorioz, gasolio bidezko kondentsazio-galdara hauen gamak zarata gutxirekin funtzionatzea ahalbidetzen dute.

    Ecológica
    EVOLUTION EV HAM gasolio bidezko kondentsazio galdarak CO2 isurpen kutsatzaileak murrizten ditu eta, hala, berotegi efektua gutxitzen laguntzen du, galdara honek galdara arrunt batek baino energia gutxiago kontsumitzen duelako berokuntza zerbitzu bera emateko.

    Usainik ez
    Etxeko sistema estankoak errekuntzaren ondoriozko gasolio usainaren arriskuak deuseztatzen ditu. Izan ere, errekuntzarako behar den airea kanpotik hartzen da eta erretako gasak kanpoaldera isurtzen dira, logelarekin komunikatzeko aukerarik gabe.

    Aurrezpena
    EVOLUTION EV gasolio bidezko kondentsazio galdarak errekuntzako gasen kondentsazioaren efektua aprobetxatzen du, eta %103 baino gehiagoko errendimenduak lortzen ditu.
    Kondentsazioaren efektu hori aprobetxatzeko, beharrezkoa da kondentsazio galdararen errekuntza gasen tenperatura ihintzaren tenperaturaren azpitik murriztea. Kondentsadorean gertatzen da gasen tenperaturaren murrizketa hori.
    Kondentsadore honek diseinu berezia du, errekuntzako erregabeak kondentsadorearen truke gainazalean geratzea ekiditeko, mantentze kostuak murrizteko.

    Erabiltzeko erraztasuna
    Galdara honen diseinuan, erabiltzaileak erraz erabili ahal izatea lehenetsi da. Horretarako, galdarak intuizio handiko aginte-panela dauka txertatuta.
    Abantaila horien artean, honako hauek azpimarra ditzakegu:

    • Ura falta denerako segurtasun-sistema.
    • Bonben blokeoaren kontrako sistema.
    • Inertziaren aurkako sistema.
    • Izotzaren aurkako sistema.
    • Legionellako prebentzio sistema.

    Katalogoen dokumentazioa

    __banner.contacto.imagen_alt

    Bezeroen arreta

    DOMUSA TEKNIKen zure gogobetetasunarekin konprometitutako pertsonak gara. Konpromisorik gabe, zure beharretara ondoen egokitzen den produktua aurkitzen lagunduko dizugu.

    Laguntza

    Jarri gurekin harremanetan

    Bete formulario hau eta lehenbailehen jarriko gara zurekin harremanetan.

    +34 943 81 38 99

    Harremanetarako formularioa

    Nahitaezko eremuak