EVOLUTION EV HFDX
Kondentsazio galdarak
- Burdinurtuzko gorputza eta inox metagailua
- 3 potentzia: 19 eta 40 kW artekoa
- Metaketa bidezko ACS produkzioa
Produktu honen katalogoa, eskuliburua edo etiketa energetikoa ikusi nahi baduzu, klikatu hemen
Honako hauen ezaugarriak Kondentsazio galdarak EVOLUTION EV HFDX
EVOLUTION EV HFDX kondentsazio galdaren belaunaldi bat da, erabiltzaileak ekologiaren eta energia aurreztearen arloan dituen kezkei eta eskakizunei erantzuten diena, eta hori guztia fidagarritasun giro batean eta erosotasun ezin hobea zainduz.
EVOLUTION EV HFDX gasolio bidezko kondentsazio-galderen gama berriak ErP Zuzentarauaren errendimendu-eskakizunak betetzen ditu.
Produktuen belaunaldi berri honen ezaugarri nagusiak errendimendu handia eta kontsumitzailearentzako aurrezki-maila handia dira (ohiko galdarekiko %30koa). Hori, errekuntza-gasen kondentsazioaren efektua aprobetxatuta lortzen da.
Bertsio honek 130 litroko altzairu herdoilgaitzezko metagailu bat dauka, aldi berean hainbat kontsumo-puntutan ur bero sanitario ugari izatea ahalbidetuz.
Errekuntza-ganbara burdinurtuzkoa da, 3 potentziarekin (20, 30 eta 40 Kw), produktuaren bizitza luzatzea ziurtatuz.
Abantailak Kondentsazio galdarak EVOLUTION EV HFDX
Kontsumo murriztua
Kondentsazio bidezko teknologiari eskerrak, PCI-arekiko %103tik gorako errendimendua lortzen da, galdara estankoekiko aurrezki maila handia lortuz.
Altzairu herdoilgaitzezko metagailua
130 litroko metagailua altzairu herdoilgaitzez egina dago osorik, iraunkortasun-propietate bikaineko materiala. Magnesio-anodorik ezak, ur sanitarioko metagailua berrikusi eta mantentzeko kostu handiko operazioak ekiditen ditu.
Erabiltzeko erraztasuna
Galdara honen diseinuan, erabiltzaileak erraz erabili ahal izatea lehenetsi da. Horretarako, galdarak intuizio handiko aginte-panela dauka txertatuta.
- Ura falta denerako segurtasun-sistema.
- Bonben blokeoaren kontrako sistema.
- Inertziaren aurkako sistema.
- Izotzaren aurkako sistema.
Instalatzeko erraztasuna
EVOLUTION talde termikoa osorik muntatuta eta merkatuko ekipamendu osatuenarekin eskaintzen da:
- Ur beroaren espantsio-ontzia eta segurtasun-ekipoa.
- Latoizko zorro dielektrikoak (DOMUSA TEKNIK-en diseinu esklusiboa).
- Bonba bikoitzeko sistema hidraulikoa.
- Segurtasun bikoitzeko purgadore automatikoak.
- Hargune guztiak albotik sarbide erraza daukate, eta instalazioa erraza, azkarra eta segurua da.
Segurtasuna
Gasolio bidezko kondentsazio-galdara hauek askotariko sistemak dituzte (ur falta, bonben blokeoa, inertziaren kontrakoa, izotzaren kontrakoa, legionellaren prebentzioa, etab), funtzionamendu egokia eta produktuaren bizitza luzea ziurtatzeko.
Isila
Kondentsazio galdara hau oso isila da, galdararen gorputzaren eta inguratzaileen gaineko isolamendu akustiko sendoari eta erregailu estanko bat erabiltzeari esker.
Ekologikoa
EVOLUTION EV HFDX gasolio bidezko kondentsazio galdarak CO2 isurpen kutsatzaileak murrizten ditu eta, hala, berotegi efektua gutxitzen laguntzen du, galdara honek galdara arrunt batek baino energia gutxiago kontsumitzen duelako berokuntza zerbitzu bera emateko.
Galdararen gorputza burdinurtuzkoa
Galdararen gorputza burdinurtu bereziz fabrikatuta dago eta horrek galdarak bizitza luzea izatea ziurtatzen du.
Usainik ez
Etxeko sistema estankoak errekuntzaren ondoriozko gasolio usainaren arriskuak deuseztatzen ditu. Izan ere, errekuntzarako behar den airea kanpotik hartzen da eta erretako gasak kanpoaldera isurtzen dira, logelarekin komunikatzeko aukerarik gabe.
Aurrezpena
EVOLUTION EV HFDX gasolio bidezko kondentsazio galdarak errekuntzako gasen kondentsazioaren efektua aprobetxatzen du, eta %103 baino gehiagoko errendimenduak lortzen ditu.
Kondentsazioaren efektu hori aprobetxatzeko, beharrezkoa da kondentsazio galdararen errekuntza gasen tenperatura ihintzaren tenperaturaren azpitik murriztea. Kondentsadorean gertatzen da gasen tenperaturaren murrizketa hori.
Kondentsadore honek diseinu berezia du, errekuntzako erregabeak kondentsadorearen truke gainazalean geratzea ekiditeko, mantentze kostuak murrizteko.
Urrutiko kontrolaren aukera
EVOLUTION EV HFDX gasolio galderek aukera ematen dute E20 urrutiko kontrol bat konektatzeko. Kontrol horrekin galdararen funtzionamendu orduak eta une bakoitzean nahi den giro tenperatura programatu ahal izango dira, galdararen parametroetara sartu ahal izango da eta galdaran sortzen den edozein alarmaren informazioa eduki ahal izango da. Hori guztia, Urrutiko Kontrola muntatzen den etxebizitzako lekutik.
Gainera, aukera horrekin kanpoko tenperaturaren zunda bat instalatu daiteke, etxebizitzaren kanpoaldean egiten duen tenperaturaren arabera berokuntza instalazioaren funtzionamendua erregulatzeko. Hala, berokuntza instalazioaren funtzionamendua modu eraginkorragoan egokituko da une bakoitzean behar diren tenperatura funtzioetara.
Horrela, kontsumoa aurreztuko da eta konfort maila handiagoa lortuko da etxean.

Bezeroen arreta
DOMUSA TEKNIKen zure gogobetetasunarekin konprometitutako pertsonak gara. Konpromisorik gabe, zure beharretara ondoen egokitzen den produktua aurkitzen lagunduko dizugu.
Laguntza