__header.logo.alt

EVOLUTION EV HFM/HFC

Kondentsazio galdarak

    • Gasolio bidezko kondentsazio-galdara estankoa
    • 4 potentzia: 20 eta 40 kW artekoa
    • Berehalako ur bero sanitarioaren ekoizpena edo berokuntza bakarrik
    • 5 urteko bermea
    • Adattata a ErP A y A
    • Basso NOx

    Produktu honen katalogoa, eskuliburua edo etiketa energetikoa ikusi nahi baduzu, klikatu hemen

    Honako hauen ezaugarriak Kondentsazio galdarak EVOLUTION EV HFM/HFC

    EVOLUTION EV HF kondentsazio galdaren belaunaldi bat da, erabiltzaileak ekologiaren eta energia aurreztearen arloan dituen kezkei eta eskakizunei erantzuten diena, eta hori guztia fidagarritasun giro batean eta erosotasun ezin hobea zainduz.
    EVOLUTION EV HFM/HFC gasolio bidezko kondentsazio-galdaren gama berriak ErP Zuzentarau berriaren errendimendu-eskakizunak betetzen ditu.

    Produktuen belaunaldi berri honen ezaugarri nagusiak dira errendimendu handia eta kontsumitzailearentzako aurrezki-maila handia (ohiko galdarekiko %30koa). Hori, errekuntza-gasen kondentsazioaren efektua aprobetxatuta lortzen da.

    Gama honek burdinurtuzko errekuntza-ganbara darabil, 3 potentziaduna (20, 30 eta 40 Kw), eta bi bertsio ditu: berogailua soilik edo berogailua eta momentuko ur bero sanitarioa.

    Abantailak Kondentsazio galdarak EVOLUTION EV HFM/HFC

    Kontsumo murriztua
    Kondentsazio bidezko teknologiari eskerrak, PCI-arekiko %103tik gorako errendimendua lortzen da, galdara estankoekiko aurrezki maila handia lortuz.

    Modulazioz ur bero sanitarioa sortzea
    Gama honetako gasolio bidezko kondentsazio-galdarek ACS-ren zirkulazioa-bonba modulatzen duen sistema elektroniko bat daukate, eta horri esker, kontsumorako tenperatura egonkortzen da, beharrezkoa den ur-emaria eta galdaran sartzen den uraren tenperatura gora-behera. Horrek, etxebizitzako tenperatura baxuarekin, keen tenperatura baxuagoekin eta errekuntza-keen beroaren aprobetxamendu maila handiagoarekin lan egiteko aukera eskaintzen du.

    Instalazio erraza
    Gama honen diseinu eta ekipamendu osoari eskerrak, instalazioa erraza eta eraginkorra da. Galdara dagoen lekuko airerik erabiltzen ez duenez, aireztapenik gabeko geletan ere instalatu daiteke.
    Gasen irteera-hodietatik keak bideratzeko aukera izanik, ez da kanpoko tximiniarik behar, eta horrek, instalazioaren kostua txikitzen du.

    Isila
    Kondentsazio galdara hau oso isila da, galdararen gorputzaren eta inguratzaileen gaineko isolamendu akustiko sendoari eta erregailu estanko bat erabiltzeari esker.

    Ekologikoa
    EVOLUTION EV HF gasolio bidezko kondentsazio galdarak CO2 isurpen kutsatzaileak murrizten ditu eta, hala, berotegi efektua gutxitzen laguntzen du, galdara honek galdara arrunt batek baino energia gutxiago kontsumitzen duelako berokuntza zerbitzu bera emateko. Galdararen gorputza burdinurtu bereziz fabrikatuta dago eta horrek galdarak bizitza luzea izatea ziurtatzen du.

    Aurrezpena
    EVOLUTION EV HF gasolio bidezko kondentsazio galdarak errekuntzako gasen kondentsazioaren efektua aprobetxatzen du, eta %103 baino gehiagoko errendimenduak lortzen ditu.
    Efektu hori aprobetxatzeko, beharrezkoa da errekuntza gasen tenperatura ihintz tenperaturaren azpitik murriztea. Kondentsadorean gertatzen da gasen tenperaturaren murrizketa hori.
    Kondentsadore honek diseinu berezia du, errekuntzako erregabeak kondentsadorearen truke gainazalean geratzea ekiditeko, mantentze kostuak murrizteko.
    EVOLUTION EV HFM gasolio bidezko kondentsazio galdara ur beroa ekoizteko sistema modulante batez hornituta dago. Sistema horrek aukera ematen du kontsumitzen den ur beroaren tenperatura egonkortzeko eta aginte panelean dagoen hautagailuarekin aukeratutako tenperaturara egokitzeko, edozein dela ere eskatzen den ur emaria eta sartzen den ur hotzak une bakoitzean duen tenperatura.
    Modulazioak aukera ematen du galdararen potentzia unean unean ur beroa kontsumitzeko eskakizunetara etengabe egokitzeko, eta, hala, galdarak tenperatura baxuagoan lan egiten du. Horrela, itzulera hotzak eta, beraz, ke tenperatura baxuak izatea lortzen da, baita ur beroa sortzeko ere, eta, hala, bero sorra aprobetxatzen da kontsumoa murrizteko.

    Erabiltzeko erraza
    Gasolio bidezko kondentsazio galdararen diseinuan, erabiltzeko erraza izateari eman zaio lehentasuna. Horretarako, galdarak oso intuitiboa den aginte panel bat du.
    EVOLUTION EV HFM galdara sistema elektroniko baten bidez kontrolatzen da, eta horrek abantaila handiak ematen dizkio segurtasunari eta funtzionamenduari dagokienez.
    Abantaila horien artean, nabarmentzekoak dira honako hauek:

    • Ur faltagatiko segurtasun sistema. Saihestu egiten ditu ur faltak galdararen gorputzean eragin ditzakeen hausturak.
    • Ponpak ez blokeatzeko sistema. Zirkulazio ponpen mantentze lana murrizten du.
    • Inertziaren aurkako sistema. Postzirkulazio bat du, galdararen gorputzean gainberotzeak saihesteko.
    • Izotzaren aurkako sistema. Galdararen tenperatura 6ºC-tik behera jaisten denean, galdara aktibatu egiten da, itzalita egonda ere, izozteagatik instalazioan arazorik ez gertatzeko.
    • Legionela prebenitzeko sistema. Galdara hauetan, metagailuaren tenperatura 70º-ra igotzen da aldizka, eta horrek legionella sortzea saihesten du.

    Katalogoen dokumentazioa

    __banner.contacto.imagen_alt

    Bezeroen arreta

    DOMUSA TEKNIKen zure gogobetetasunarekin konprometitutako pertsonak gara. Konpromisorik gabe, zure beharretara ondoen egokitzen den produktua aurkitzen lagunduko dizugu.

    Laguntza

    Jarri gurekin harremanetan

    Bete formulario hau eta lehenbailehen jarriko gara zurekin harremanetan.

    +34 943 81 38 99

    Harremanetarako formularioa

    Nahitaezko eremuak