DOMUSA TEKNIKek, merkatuak aurrezteari, ekologiari eta erabiltzeko eta instalatzeko erraztasunari dagokienez dituen beharrei erantzunez, errendimendu handiko gasolio galdara sorta berri bat garatu du berokuntza eta ur bero sanitarioa lortzeko. Galdara hauek etxebizitzen kanpoaldean instalatzen dira eta, hala, etxebizitza barruan espazioa aurreztea lortu da.
Kanpoan instalatzeko EVOLUTION EV HFM OD gasolio bidezko kondentsazio galdaren gama berri honek bete egiten ditu ErP zuzentarau berriaren errendimendu eskakizunak.
Produktu belaunaldi berri honen ezaugarri nagusia da errendimendu hobea eta kontsumoaren aurrezpen handiagoa duela (ohiko galdaren aldean %30ra bitarte). Errekuntza gasen kondentsazio efektua aprobetxatuz lortzen da hori.
Gasolio galdara gama honek burdinurtuzko errekuntza ganbera bat erabiltzen du, 2 potentziarekin (30 eta 40 Kw) errendimendu handiko berokuntzarako eta berehalako ur bero sanitariorako, etxebizitzen kanpoaldean instalatzeko eta, hala, etxebizitzaren barruan espazioa aurrezteko.
Europako ErP zuzentarauak A motako energia kalifikazioa eman dio, eta, beraz, ziurtagiri hori duen galdara baten eraginkortasun handiak bere kategoriako erregai kontsumorik txikiena bermatzen du.
EVOLUTION EV HFM OD gasolio bidezko kondentsazio galdara ur beroa ekoizteko sistema modulante batez hornituta dago. Sistema horrek aukera ematen du kontsumitzen den ur beroaren tenperatura egonkortzeko eta aginte panelean dagoen hautagailuarekin aukeratutako tenperaturara egokitzeko, edozein dela ere eskatzen den ur emaria eta sartzen den ur hotzak une bakoitzean duen tenperatura.
Modulazioak aukera ematen du galdararen potentzia unean unean ur beroa kontsumitzeko eskakizunetara etengabe egokitzeko, eta, hala, galdarak tenperatura baxuagoan lan egiten du.
Horrela, itzulera hotzak eta, beraz, ke tenperatura baxuak izatea lortzen da, baita ur beroa sortzeko ere, eta, hala, bero sorra aprobetxatzen da kontsumoa murrizteko.
Galdara hau merkatuko isilenetakoa da, galdararen gorputzaren eta inguratzaileen gaineko isolamendu akustiko sendoari eta gas zirkuituaren eta erregailuaren arteko konbinazio ezin hobeari esker.
EVOLUTION EV HFM OD gasolio bidezko kondentsazio galdarak CO2 isurpen kutsatzaileak murrizten ditu eta, hala, berotegi efektua gutxitzen laguntzen du, kondentsazio teknologiari esker.
Kondentsazioaren efektua aprobetxatzeko, beharrezkoa da errekuntza gasen tenperatura ihintzaren tenperaturaren azpitik murriztea. Kondentsadorean gertatzen da gasen tenperaturaren murrizketa hori.
Kondentsadore honek diseinu berezia du, errekuntzako erregabeak ez daitezen kondentsadorearen truke gainazalean geratu, gasolio galdararen mantentze kostuak murrizteko.
Galdararen gorputza burdinurtu bereziz egina dago, eta horrek ziurtatzen du bizitza luzea izango duela.
Gasolio bidezko kondentsazio galdararen diseinuan, erabiltzeko erraza izateari eman zaio lehentasuna. Horretarako, galdarak oso intuitiboa den aginte panel bat du.
Galdara sistema elektroniko baten bidez kontrolatzen da, eta horrek abantaila handiak ematen dizkio segurtasunari eta funtzionamenduari dagokienez. Abantaila horien artean, nabarmentzekoak dira honako hauek:
• Ur faltagatiko segurtasun sistema. Saihestu egiten ditu ur faltak galdararen gorputzean eragin ditzakeen hausturak.
• Ponpak ez blokeatzeko sistema. Zirkulazio ponpen mantentze lana murrizten du.
• Inertziaren aurkako sistema. Postzirkulazio bat du, galdararen gorputzean gainberotzeak saihesteko.
• Izotzaren aurkako sistema. Galdararen tenperatura 6ºC-tik behera jaisten denean, galdara aktibatu egiten da, itzalita egonda ere, izozteagatik instalazioan arazorik ez gertatzeko.
Lago FB OT+ urrutiko giro kontrol bat da, gasolio galdara urrutitik maneiatzea ahalbidetzen duena.
Giro termostato bat instalatu ohi den kokapen berean jartzen da, eta, giro tenperatura kontrolatzeaz gain, aukera hauek ematen ditu:
• Galdarako alarmak bistaratzea.
• Galdararen funtzionamendu tenperatura aldatzea.
• Ur sanitarioaren funtzionamendu tenperatura aldatzea.
• Galdararen potentziari buruzko modulazioa.
• Berogailuaren eta ur bero sanitarioaren ordu programazioa.
• Kable bidezko konexioa.