EVOLUTION SOLAR HDX
Eguzki energia termikoa
- Kondentsazioko eguzki galdara hibridoa (eguzki-gasolioa)
- Multzo integrala / Burdinurtuzko gorputza
- 130 litroko inox laguntzako metagailua
- 250 litroko inox eguzki metagailua
- Altzairu herdoilgaitzezko kondentsadorea / Efizientzia handiko eguzki kolektorea
- Berokuntzaren potentzia: 30,2 kW - 39,7 kW
- Eguzkia energiaren aprobetxamendua indartzeko sistema
Honako hauen ezaugarriak Eguzki energia termikoa EVOLUTION SOLAR HDX
DOMUSA TEKNIK enpresak, ur beroa eta berokuntza ekoizteko produktuetan liderrak, EVOLUTION SOLAR HDX eguzki galdara hibridoa aurkezten du, zeinetan eguzki energia eta energia konbentzionala aprobetxatzen baitira multzo bakar batean. Galdara hibrido hauek irtenbide ezin hobea dira ur bero asko kontsumitzen den instalazioetarako. EVOLUTION SOLAR HDX galdararekin, eguzki energia erabiltzeak dakarren aurrezpenaz gain, kontsumoa gehiago murrizten da, kondentsazio teknologiari esker.
Eguzki energiaren galdara, eguzki energia aprobetxatzeko.
EVOLUTION SOLAR HDX eguzki-gasolio galdara hibridoak eguzki energia eta gasolio errekuntzatik datorren energia aprobetxatzen ditu, multzo bakarrean.
Galdara honek eguzki erradiazioak erabiltzen ditu 250 litroko depositu bat berotzeko. 130 litroko laguntzako beste metagailu bat dauka, eta metagailu hori berotzeko soberako eguzki energia erabili daiteke edo laguntzako energia, eguzki erradiazio gutxi dagoenean.
Eguzki-gasoliozko galdara hibrido hauen gama egokitu egin da Erp Europar Zuzentarau berriak errendimenduari eta etiketatzeari lotuta ezartzen dituen eskakizun eta betekizunetara.
EVOLUTION SOLAR HDX galdararekin eguzki energia erabiltzeak dakarren aurrezpenaz gain kontsumoa gehiago murrizten da. Ezin hobea ur bero ugari kontsumitzen duten instalazioetarako.
Abantailak Eguzki energia termikoa EVOLUTION SOLAR HDX
Bezeroak soberako eguzki erradiazioak kudeatzeko duen premiari erantzuteko modua
Eguzki-gasoliozko galdara hibrido honek eguzki panelak automatikoki husteko daraman sistemarekin ezinezkoa da eguzki ekarpena eskatzen dena baino handiagoa izatea. Horrela ekiditen dira panelek eduki ditzaketen narriadurak. Eta hori, bero kanporatzeko sistema konplexuak instalatu beharrik gabe edo panelak estali beharrik gabe.
Ur bero sanitario asko ekoiztea
Galdarak 150 litroko eguzki metagailu bat dauka, eta metagailu horri esker kontsumo puntu bat baino gehiago erabili ditzake, betiere eguzki energia metatuta baldin badago.
Leku gutxiago behar du eta erabiltzen erraza da
EVOLUTION SOLAR HDX eguzki galdara hibridoa Ur Bero Sanitarioaren ekoizpenerako eta berokuntzarako irtenbidea da, eta 2 energia mota posible erabiltzen ditu, 2 gailu desberdin eduki beharrik gabe.
Errendimendu energetikoa
Sistemak goi errendimenduko eguzki panelak dauzka, eta energia bikain aprobetxatzen du. Panel horiek ez ezik kondentsazio teknologia dauka, eta teknologia horrekin %30 ere aurreztu daiteke erregaian, ohiko galdara baten aldean.
Kontsumo elektrikoa aurreztea
Eguzki energiaren zirkulazioa orekatzen den unetik, sistemaren ponpetako bat gelditu egiten da eta, hala, kontsumo elektrikoa %50 murrizten da.
Instalatzen eta zaintzen erraza
Bere diseinua dela eta, ez da beharrezkoa espantsio ontzirik, purgagailurik eta magnesio anodorik erabiltzea eguzki zirkuituan, eta horrek erraztu egiten du instalazioa eta zaintza.

Bezeroen arreta
DOMUSA TEKNIKen zure gogobetetasunarekin konprometitutako pertsonak gara. Konpromisorik gabe, zure beharretara ondoen egokitzen den produktua aurkitzen lagunduko dizugu.
Laguntza