__header.logo.alt

DOMUSA TEKNIKen urtebeteko aldaketei buruzko gogoetak

2024 urte hoen amaierara hurbildu ahala, sahiestezina da atzera begiratu eta Domusa Tekniken guztionatzako hain berezia den urte hau markatu duten uneei buruz hausnartzea. Aldaketa handiko urtea izan da, berezeki, gure enpresaren historian funtsezkoak izan diren sei pertsona garrantzitsu erretiratu direlako.  

Pertsona hauek, Domusa Teknik hazten eta garatzen laguntzeaz gain, aztarna ezabaezina utzi dute gure balioetan, gure kulturan eta haiekin lan egiteko pribilegioa izan dugunongan. Artikulu honek gure esker onik zintzoena adierazi nahi du bere hamarkada luzeetako dedikazio, ahalegin eta grinagatik.
 

Daniel Castander: Lidergo eta ikuspegia 

Daniel Castanderrek zuzendari nagusi gisa gidatu du enpresa azken 25 urteetan,  funtsezko pertsona izanez Domusa Tekniken bilakaeran. Ikuspegi argiarekin eta erabaki ausartak hartzeko gaitasunarekin, Danielek erronka eta aukera handien bidez gidatu du enpresa, gure historian mugarri garrantzitsuak ezarriz. Bere lanak enpresa eraldatzeaz gain, talde moduan lan egiteko eta kolaboratzeko moduan ere eragin du. Bere gidaritzapean, Domusa Teknik etengabe aldatzen ari den mundu batera egokitzen aritu da, sektorean  erreferente gisa sendotuz. Bere hurbiltasuna eta konpromisoa guztiok estimatu dugun balioak izan dira, eta etorkizuneko belaunaldien inspirazio iturri izaten jarraituz.

 

Funtsezko beste erreferente batzuk: Talde aparta

Koldo Uria, 35 urtez Marketin eta Salmenta osteko zuzendaria, gure marka nazioarteko mailetara eraman duten ekimen ugariren egilea izan da, aldi berean salmenta osteko zerbitzu bikaina bermatuz. Merkatuaren ezagutza sakona eta harreman iraunkorrak eraikitzeko gaitasuna ezinbestekoak izan dira Domusa Tekniken arrakastarako.

Silverio Murillok, bere bizitzako 49 urte soldaduraren arteari eskaini dizkionak, gure ekoizpenaren bihotza bera irudikatzen du. Bere maisutasuna eta esperientzia funtsezkoak izan dira gure produktuak definitzen dituen kalitatea bermatzeko, eta bere konstantzia eta konpromesua inspirazioa da guztiontzat.

Izaskun Zulaika, Salmenta sailean egindako ibilbidearekin, Domusa Teknik gure bezeroekin konektatzeko funtsezko figura izan da. Bere dedikazioa eta profesionaltasuna erabakigarriak izan dira merkatuarekin dugun harremana sendotzeko eta gugan konfiantza dutenen gogobetetzea lortzeko.

Juan Luis Uriak Kalitatearen arloan lan egin zuen, eta enpresaren presidente gisa ere lan nabarmena egin zuen hainbat urtez, gure bikaintasunaren bilaketan funtsezko figura izan da. Etengabeko hobekuntzarekin izan duen konpromiso sendoari esker, datozen urteetan ere lortu nahi ditugun estandarrak ezarri ditu.

Roberto Olaizola, muntaketa-sailetik, ezinbesteko izan da gure produkzio-lerroaren funtzionamenduan. Bere dedikazioa eta zehaztasuna funtsezkoak izan dira kalitate estandar altuenak betetzen dituzten produktuak emateko.
 

 

Irauten duen legatua

Sei pertsona horiek lankideak baino gehiago izan dira; gidariak, lagunak eta inspirazio iturriak. Haien legatuak gure enpresan, gure lan egiteko moduan eta gidatzen gaituzten balioetan iraungo du. Haien erretiroek kapitulu garrantzitsu baten itxiera markatzen badute ere, utzi diguten oinarri sendoaren gainean eraikitzen jarraitzeko aukera berriei ere atea irekitzen diete. Domusa Tekniken familia osoaren izenean, eskerrak eman nahi dizkiegu egin duten guztiagatik. Merezitako erretiro zoriontsua opa diegu beren senide maiteen ondoan, abentura berriz, atsedenez eta alaitasunez betea. Haien ekarpena ez da inoiz ahaztuko, eta beti izango dute leku berezi bat enpresa honen historian.

 

Bihotzez, mila esker 

Domusa Teknikeko taldea

Jarri gurekin harremanetan

Bete formulario hau eta lehenbailehen jarriko gara zurekin harremanetan.

+34 943 81 38 99

Harremanetarako formularioa

Nahitaezko eremuak