__header.logo.alt

Jaka HFD Condens

Kondentsazio galdarak

    • Burdinurtuzko kondentsazio galdara
    • Berogailua bakarrik
    • 2 potentzia: 20 eta 30 kW
    • 5 urteko bermea
    • Basso NOx
    • Adattata a ErP A

    Produktu honen katalogoa, eskuliburua edo etiketa energetikoa ikusi nahi baduzu, klikatu hemen

    Honako hauen ezaugarriak Kondentsazio galdarak Jaka HFD Condens

    JAKA HFD Condens gasolio bidezko kondentsazio-galdaren gama berriak ErP Zuzentarau berriaren errendimendu-eskakizunak betetzen ditu.

    Galdara hauek errendimendu handikoak dira eta erabiltzaileari kontsumoan asko aurreztea ahalbidetzen dio.

    Errekuntza-gasen kondentsazioaren efektua aprobetxatuta, ohiko galdarekiko %30ko aurrezkia lortzen dute.

    Abantailak Kondentsazio galdarak Jaka HFD Condens

    Aurrezkia
    Kondentsazioaren efektua aprobetxatzeko, beharrezkoa da errekuntza-gasen tenperatura ihintz-puntutik behera jaistea. Gasen tenperaturak kondentsadorean bertan jaisten direnez, diseinu berezia dauka konbustioan erre gabe geratu direnak kondentsadoreko trukeko-azaleran erortzea ekiditeko eta mantenu kostuak txikitzeko.

    Isila
    Galdara hau diskretua da, galdara-gorputzak eta inguratzaileek duten isolamendu akustiko handiagatik eta erregailu estanko bat darabilelako.

    Ekologikoa
    JAKA HFD CONDENS galdarak CO2 emisio kutsakorrak murrizteko aukera eskaintzen du, berotegi-efektua txikiagotzen lagunduz. Izan ere, galdara honek, ohiko galdaren aldean, berokuntza zerbitzua eskaintzeko energia gutxiago darabil.

    Fundizioko galdara gorputza
    Galdara-gorputza fundizio berezian fabrikatutakoa denez, galdarari bizitza luzea ziurtatzen dio.

    Instalatzen erraza
    Diseinua profesionalaren funtzionaltasunaren zerbitzura dago. Ekipamendu erraz eta moldakorrak edozein instalazio motatara azkar egokitzeko aukera ematen du. Erretzeko gelako airea erabiltzen ez denez, galdarak aireztapenik gabeko geletan ere instalatzeko aukera ematen du, eta, horrela, errazago koka daiteke.
    Ke-tenperatura baxua eta segurtasun-pirostatoa daudenez, JAKA HFD CONDENS gasolio bidezko kondentsazio-galdarak instalatzeko aukera ematen du polipropilenozko gasen irteera-hodiak erabiliz, instalazioa errazteko eta kostua murrizteko.

    Aukerak:
    LAGO ERREGULAZIO KLIMATIKOA

    Zirkuitu zuzenean edo nahasian eragiteko, kanpoko tenperaturaren arabera.
    JAKA HFD CONDENS KIT HIDRAULIKOA
    Aukeran, kit bat eskaintzen da, balbula nahasle bat eta serbo motorra dituena, bultzatzeko tenperatura eskatzen denera doitzeko.
    Ekipamendua: Espantsio ontzia 3 bideko balbula Motorra 3 bideko balbula, Zirkulazio ponpa Atzeraezeko balbula Segurtasun balbula.
    Kit hori LAGO V edo LAGO BVS erregulaziora konektatu behar da.

    __banner.contacto.imagen_alt

    Bezeroen arreta

    DOMUSA TEKNIKen zure gogobetetasunarekin konprometitutako pertsonak gara. Konpromisorik gabe, zure beharretara ondoen egokitzen den produktua aurkitzen lagunduko dizugu.

    Laguntza

    Jarri gurekin harremanetan

    Bete formulario hau eta lehenbailehen jarriko gara zurekin harremanetan.

    +34 943 81 38 99

    Harremanetarako formularioa

    Nahitaezko eremuak