JAKA HFD CONDENS OD
Kondentsazio galdarak
- Burdinurtuzko kondentsazio galdara
- Berogailua bakarrik
- Kanpoaldean instalatzeko
Produktu honen katalogoa, eskuliburua edo etiketa energetikoa ikusi nahi baduzu, klikatu hemen
Honako hauen ezaugarriak Kondentsazio galdarak JAKA HFD CONDENS OD
Domusa TEKNIKek, aurrezpenari, ekologiari eta erabiltzeko eta instalatzeko erraztasunari dagokienez merkatuaren beharrei erantzunez, JAKA HFD CONDENS OD errendimendu handiko gasolio-galdara sorta berria garatu du, etxebizitzen kanpoaldean instalatzeko, eta etxebizitzaren barruan espazioa aurreztea lortu du.
Errekuntza-gasen kondentsazioaren eragina aprobetxatzen dute, eta ohiko galdaren aldean %30 aurrezten dute.
Abantailak Kondentsazio galdarak JAKA HFD CONDENS OD
Aurrezkia
Kondentsazioaren efektua aprobetxatzeko, beharrezkoa da errekuntza-gasen tenperatura ihintz-puntutik behera jaistea. Gasen tenperaturak kondentsadorean bertan jaisten direnez, diseinu berezia dauka konbustioan erre gabe geratu direnak kondentsadoreko trukeko-azaleran erortzea ekiditeko eta mantenu kostuak txikitzeko.
Isila
Galdara hau diskretua da, galdara-gorputzak eta inguratzaileek duten isolamendu akustiko handiagatik eta erregailu estanko bat darabilelako.
Fundizioko galdara-gorputza
Galdara-gorputza fundizio berezian fabrikatutakoa denez, galdarari bizitza luzea ziurtatzen dio.
Ekologikoa
JAKA HFD CONDENS galdarak CO2 emisio kutsakorrak murrizteko aukera eskaintzen du, berotegi-efektua txikiagotzen lagunduz. Izan ere, galdara honek, ohiko galdaren aldean, berokuntza zerbitzua eskaintzeko energia gutxiago darabil.
Instalatzen erraza
Kondentsazio-galdara hau kanpoan instalatzeko diseinatuta dago. Diseinuan, zehatz-mehatz zaindu da inguratzaileen materialen kalitatea, bai eta material horien estankotasuna ere, eguraldi txarrari aurre egin ahal izateko. Ekipamendu erraz eta moldakorrak edozein instalazio motatara azkar egokitzeko aukera ematen du. Polipropilenozko gasen irteera-hodiekin instalatzeko aukera ematen du. Hodi horiek instalazioa errazten dute eta kostua murrizten dute.
Katalogoen dokumentazioa

Bezeroen arreta
DOMUSA TEKNIKen zure gogobetetasunarekin konprometitutako pertsonak gara. Konpromisorik gabe, zure beharretara ondoen egokitzen den produktua aurkitzen lagunduko dizugu.
Laguntza