__header.logo.alt

Koldo Uriak erretiroa hartuko du Domusa Tekniken 35 urte eman ostean

Domusa Teknikek Koldo Uria, enpresan 35 urteko dedikazioa eta esperientzia duen adituaren erretiroa iragarri du. Hiru hamarkada hauetan zehar, Koldok pertsona garrantzitsua dela erakutsi du, bai Domusa Tekniken bai sektorean ere. Bikaintasunez lan eginez, asistentzia teknikoan zein produktuaren garapenaren arloan.
 

Mikel Argoitia

Koldo Uria salmenta osteko zerbitzu sarearen sorreraren eta hedapenaren arduraduna izateaz gain, formazio teknikoan eta produktu zuzendaritzan ere funtsezko rola jokatu du. 2000.urteaz geroztik, arrakastaz gidatu ditu Saldu Osteko eta Marketineko sailak,  Domusa Teknikek Zuzendaritza Kontseiluko kide gisa izan duen bilakaera estrategikoari ekarpen garrantzitsua eginez. 

Koldok Domusa Tekniken egindako ibilbideak arrastoa utzi du konpainian. Bere dedikazioa eta ezagutza oso garrantzitsuak izan dira gure produktu eta zerbitzuen hazkunde eta garapenerako. Ohore bat da hain profesional konprometitua eta trebea eduki izana. Domusa Tekniketik onena opa diogu bere bizitzako etapa berri honetan.

Koldok utzitako legatuarekin jarraitzeko, Mikel Argoitiak hartuko du kargua. Mikel Industria Ingeniaria da Mondragon Unibertsitatetik eta Proiektuen Kudeaketan Masterra du. Bere ibilbide profesionala konfortaren sektorearekin estuki lotuta egon da, Domusa Tekniken I+G proiektuen buru bezala hasi zen eta gaur egun Zuzendari Teknikoaren postua edukiz.

Gainera, Mikel AFECeko eta CTN 100 eta CTN 124 normalizazio-batzordeetako kide aktiboa da, eta horrek sektorearen garapen teknikoarekin eta arau-garapenarekin duen konpromisoa eta ekarpena azpimarratzen ditu.

Ziur gaude Mikelek Koldok egindako lan bikainarekin jarraituko duela eta Domusa Tekniken berrikuntza eta kalitatea sustatzen jarraituko duela. Eskerrak eman nahi dizkiogu Koldo Uriari bere arduragatik eta ongi etorri beroa eman nahi diogu Mikel Argoitiari bere rol berrian.
 

Jarri gurekin harremanetan

Bete formulario hau eta lehenbailehen jarriko gara zurekin harremanetan.

+34 943 81 38 99

Harremanetarako formularioa

Nahitaezko eremuak