__header.logo.alt

MCF HDX E / MCF HDXV E

Tenperatura baxuko galdarak

    • Burdinurtuzko galdara, kontrol elektronikoarekin
    • Talde termikoa inox metagailuarekin
    • 3 potentzia: 29 eta 52 kW arteko tiro naturalean
    • 2 potentzia: 29 eta 40 kW arteko kamera estankoarekin

      Produktu honen katalogoa, eskuliburua edo etiketa energetikoa ikusi nahi baduzu, klikatu hemen

      Honako hauen ezaugarriak Tenperatura baxuko galdarak MCF HDX E / MCF HDXV E

      MCF DXe/DXVe fundizioko talde termiko bat da, altzairu herdoilgaitzezko metagailu baten bidez aldi berean zenbait kontsumo-puntutan ur bero sanitarioa ematen duena.

      Gama honek 3 potentzia eskaintzen ditu, 29, 40 eta 52 Kw-koak eta metagailuaren 2 bertsio, 100 edo 130 litrokoak, ACS kontsumo handia duten etxebizitza familiabakarretarako soluzio egokia eskaintzen duelarik.

      40 Kw arteko erregai estankoarekin ere instalatu daiteke, eta beraz, gelako airea erabili beharrik gabe. Produktuaren ezaugarri guztiak optimizatu ahal izateko, modelo guztiek kontrol elektronikoa daukate.

      Abantailak Tenperatura baxuko galdarak MCF HDX E / MCF HDXV E

      Instalatzeko erraztasuna
      MCF DXe/DXVe talde termikoa osorik muntatuta eta merkatuko ekipamendu osatuenarekin eskaintzen da:

      • Ur beroaren espantsio-ontzia eta segurtasun-ekipoa.
      • Latoizko zorro dielektrikoak (DOMUSA TEKNIK-en diseinu esklusiboa).
      • Bonba bikoitzeko sistema hidraulikoa.
      • Segurtasun bikoitzeko purgadore automatikoak.

      Altzairu herdoilgaitzezko metagailua
      Metagailua altzairu herdoilgaitzez egina dago osorik, iraunkortasun-propietate bikaineko materiala. Magnesio-anodorik ezak, ur sanitarioko metagailua berrikusi eta mantentzeko kostu handiko operazioak ekiditen ditu.

      Segurtasuna
      Talde termiko honek askotariko sistemak ditu (ur falta, bonben blokeoa, inertziaren kontrakoa, izotzaren kontrakoa, legionellaren prebentzioa, etab), funtzionamendu egokia eta produktuaren bizitza luzea ziurtatzeko.

      E20 urrutiko kontrolerako aukera
      Gama honek E20 urrutiko kontrolerako konexiorako aukera eskaintzen du, galdararen funtzionamendu orduak programatu daitezke, une bakoitzean nahi den tenperatura programatu eta galdaran gerta daiteken edozein alarmaren gaineko informazioa eskuratu. Hori guztia, urrutiko kontrola instalatzen den lekutik bertatik.
      Horretaz gain, kanpoko zunda bat ere instalatu daiteke, galdararen funtzionamendua etxebizitzaren kanpoko tenperaturaren arabera erregulatzeko, kontsumoa murriztuz eta ongizate-maila handituz.

      __banner.contacto.imagen_alt

      Bezeroen arreta

      DOMUSA TEKNIKen zure gogobetetasunarekin konprometitutako pertsonak gara. Konpromisorik gabe, zure beharretara ondoen egokitzen den produktua aurkitzen lagunduko dizugu.

      Laguntza

      Jarri gurekin harremanetan

      Bete formulario hau eta lehenbailehen jarriko gara zurekin harremanetan.

      +34 943 81 38 99

      Harremanetarako formularioa

      Nahitaezko eremuak