__header.logo.alt

MCF HDX / MCF HDXV

Tenperatura baxuko galdarak

    • Burdinurtuzko galdara
    • Talde termikoa inox metagailuarekin
    • Tiro naturaleko 3 potentzia 29 eta 52 kW artekoak
    • Kamara estankodun 2 potentzia 29 eta 40 kW-koak
    • 5 urteko bermea
    • Basso NOx
    • Adattata a ErP  B B

    Produktu honen katalogoa, eskuliburua edo etiketa energetikoa ikusi nahi baduzu, klikatu hemen

    Honako hauen ezaugarriak Tenperatura baxuko galdarak MCF HDX / MCF HDXV

    MCF HDX/HDXV fundizioko talde termiko bat da, altzairu herdoilgaitzezko metagailu baten bidez aldi berean zenbait kontsumo puntutan ur bero sanitarioa ematen duena.

    Tenperatura baxuko galdaren gama hau ErP Europako Zuzentarau berriak ezarritako errendimendu eta etiketatze eskaera guztietara egokitua izan da.

    Gama honek 3 potentzia eskaintzen ditu, 29, 40 eta 52 Kw-koak eta metagailuaren 2 bertsio, 100 edo 130 litrokoak, ACS kontsumo handia duten etxebizitza familiabakarretarako soluzio egokia eskaintzen duelarik.

    40 Kw arteko erregai estankoarekin ere instalatu daiteke, eta beraz, gelako airea erabili beharrik gabe.

    Abantailak Tenperatura baxuko galdarak MCF HDX / MCF HDXV

    Instalatzeko erraztasuna
    MCF HDX/HDXV galdara osorik muntatuta eta merkatuko ekipamendu osatuenarekin eskaintzen da:

    • Ur beroaren espantsio-ontzia eta segurtasun-ekipoa.
    • MLatoizko zorro dielektrikoak (DOMUSA TEKNIK-en diseinu esklusiboa).
    • Bonba bikoitzeko sistema hidraulikoa.
    • Segurtasun bikoitzeko purgadore automatikoak.

    Altzairu herdoilgaitzezko metagailua
    Metagailua altzairu herdoilgaitzez egina dago osorik, iraunkortasun-propietate bikaineko materiala. Magnesio-anodorik ezak, ur sanitarioko metagailua berrikusi eta mantentzeko kostu handiko operazioak ekiditen ditu.

    Gasak kanporatzeko sistemak
    MCF HDXV bertsioa gasoliozko galdara estankoa da, eta airea etxebizitzaren kanpoaldetik sartzen da errekuntzarako. Horrek areagotu egiten du segurtasuna, eta nabarmen murrizten du maila akustikoa. Horrela, aukera gehiago ematen ditu kokatzeko.

    Aukera sorta zabala
    Tenperatura baxuko gasolio galdara honek bi kit hidrauliko mota izan ditzake lurzoru erradiatzaileko instalazioetarako.
    Era berean, instalazioa zonifikatzeko joan-etorri osagarria ere jasotzen du, baita ur beroaren birzirkulazio hargunea ere, birzirkulazio ponpak erraz instalatzeko.

    Katalogoen dokumentazioa

    __banner.contacto.imagen_alt

    Bezeroen arreta

    DOMUSA TEKNIKen zure gogobetetasunarekin konprometitutako pertsonak gara. Konpromisorik gabe, zure beharretara ondoen egokitzen den produktua aurkitzen lagunduko dizugu.

    Laguntza

    Jarri gurekin harremanetan

    Bete formulario hau eta lehenbailehen jarriko gara zurekin harremanetan.

    +34 943 81 38 99

    Harremanetarako formularioa

    Nahitaezko eremuak