__header.logo.alt

MCF SOLAR HDX

Eguzki energia termikoa

    • Eguzki kolektoreen autohustuketa sistema
    • Burdinurtuzko gorputza
    • Inox metagailua
    • 2 potentzia: 27-38 kW artekoak
    • Gehienez ere 380 l ur bero eguzki energiarekin
    • ErP-ra egokitua
    • 5 urteko bermea
    • Garanzia di 8 anni pannelo solare
    • Adattata a ErP B y A

    Honako hauen ezaugarriak Eguzki energia termikoa MCF SOLAR HDX

    DOMUSA TEKNIK enpresak, ur beroa eta berokuntza ekoizteko produktuetan liderrak, MCF SOLAR HDX eguzki galdara hibridoa aurkezten du, zeinetan eguzki energia eta energia konbentziona aprobetxatzen baitira multzo bakar batean. Galdara hibrido hauek irtenbide ezin hobea dira ur bero asko kontsumitzen den instalazioetarako.

    MCF SOLAR HDX eguzki-gasolio galdara hibridoak eguzki energia eta gasolio errekuntzatik datorren energia aprobetxatzen ditu, multzo bakarrean.

    Galdara gama hau egokitu egin da Erp Europar Direktiba berriak errendimenduari eta etiketatzeari lotuta ezartzen dituen eskakizun eta betekizunetara.

    Eguzki-gasolio galdara hibrido honek eguzki erradiazioak erabiltzen ditu 250 litroko depositu bat berotzeko. Laguntza gisa, 130 litroko beste metagailu bat dauka, eta metagailu hori berotzeko soberako eguzki energia erabili daiteke edo laguntzako energia, eguzki erradiazio gutxi dagoenean.

    Ezin hobea ur bero sanitario ugari kontsumitzen duten instalazioetarako.

    Abantailak Eguzki energia termikoa MCF SOLAR HDX

    Bezeroak soberako eguzki erradiazioak kudeatzeko duen premiari erantzuteko modua
    Eguzki-gasoliozko galdara hibrido honek eguzki panelak automatikoki husteko daraman sistemarekin ezinezkoa da eguzki ekarpena eskatzen dena baino handiagoa izatea. Horrela ekiditen dira panelek eduki ditzaketen narriadurak. Eta hori bero kanporatzeko sistema konplexuak instalatu beharrik gabe edo panelak estali beharrik gabe.

    Eguzki energiaren ahalik eta aprobetxamendurik handiena
    Potentziazio sistema berritzaile batek eguzki energia aprobetxatzeko ahalmena handitzen du, soberako eguzki energia eguzki metagailutik laguntzako metagailura bideratuta. Hala, 380 litro ur sanitario ere berotu daitezke eguzki energiarekin.

    Leku gutxiago behar du eta erabiltzen erraza da
    MCF SOLAR HDX eguzki galdara hibridoa Etxeko Ur Beroaren ekoizpenerako eta berokuntzarako irtenbidea da, eta 2 energia mota posible erabiltzen ditu, 2 gailu desberdin eduki beharrik gabe.

    Errendimendu energetikoa
    Sistemak goi errendimenduko eguzki panelak dauzka, eta energia bikain aprobetxatzen du. Panel horiek ez ezik kondentsazio teknologia dauka, eta teknologia horrekin %30 ere aurreztu daiteke erregaian, ohiko galdara baten aldean.

    Kontsumo elektrikoaren aurrezpena
    Eguzki energiaren zirkulazio orekatzen den unetik, sistemaren ponpetako bat gelditu egiten da eta kontsumo elektrikoa %50 murrizten da horrela.

    Instalatzen eta zaintzen erraza
    Bere diseinua dela eta, ez da beharrezkoa espantsio ontzirik, purgagailurik eta magnesio anodorik erabiltzea eguzki zirkuituan, instalazioa eta zaintza erraztuta

    __banner.contacto.imagen_alt

    Bezeroen arreta

    DOMUSA TEKNIKen zure gogobetetasunarekin konprometitutako pertsonak gara. Konpromisorik gabe, zure beharretara ondoen egokitzen den produktua aurkitzen lagunduko dizugu.

    Laguntza

    Jarri gurekin harremanetan

    Bete formulario hau eta lehenbailehen jarriko gara zurekin harremanetan.

    +34 943 81 38 99

    Harremanetarako formularioa

    Nahitaezko eremuak