Sanit HE zutikako instalaziorako intermetagailu bat da, hodibihurriko truke sistema duena, bero ponpekin konbinatzeko.
SANIT HE modeloetan, hodibihurriko trukagailua dimentsionatzeko, kontuan hartu dira laneko tenperaturak eta bero ponpen emariak, ahalik eta truke termikorik handiena lortzeko, eta bero ponparen funtzionamenduan ziklo etenak saihesteko.
Sistema horrekin, metagailu osoa tenperatura homogeneoan mantentzen da, gune hotzak sortzea eragotzita, eta horrek zaildu egiten du legionella moduko bakterioak ugaltzea.
SANIT HE ur bero sanitarioko metagailuak altzairu herdoilgaitzez daude eginda, eta higiene eskakizun zorrotzenak betetzen dituzte. Gainera, material horrek transmisio koefiziente handia dauka, zeinari esker etxeko ur beroa ekoizteko ahalmen handia ematen dion metagailuari.
Altzairu herdoilgaitza propietate bikainak dituen materiala da, askatze, oxidazio eta jalkitzeari dagokienez.
Bere gainazalean patina bat sortzen da modu naturalean, eta patina horrek babestu egiten du oxidazioetatik, baita oso korrosiboak diren urak dituzten instalazioetan ere.
Termikoki isolatuta dago, moldean injektatutako poliuretanozko bits zurrun batekin. Bero ponpetarako ur bero sanitarioko SANIT HE metagailu modelo guztiek sarbide aho bat dute goiko aldean, eta, horri esker, errazago garbitzen da intermetagailua. Halaber, erresistentzia elektrikorako aurreikusitako hargune bat dauka.