__header.logo.alt

SIRENA HE

Tenperatura baxuko galdarak

    • Altzairuzko galdara kontrol elektronikoarekin
    • 2 bertsio: Berokuntza eta ur bero sanitarioa berehala
    • Potentziak: 27 eta 37 kW
    • 5 urteko bermea
    • Basso NOx
    • Adattata a ErP  B B

    Produktu honen katalogoa, eskuliburua edo etiketa energetikoa ikusi nahi baduzu, klikatu hemen

    Honako hauen ezaugarriak Tenperatura baxuko galdarak SIRENA HE

    SIRENA HE tenperatura baxuko galdara bat da, funtzionamenduan ari denean zarata oso txikia egiten duena. Altzairuzko errekuntza-ganbera dauka eta errekuntza-errendimendu handia (PCI-arekiko %93tik gorakoa).

    Galdaren gama hau ErP Europako Zuzentarau berriak ezarritako errendimendu eta etiketatze eskaera guztietara egokitua izan da.

    Galdara honek, 2 bertsio ditu: berogailua soilik edo berogailua eta momentuko ur bero sanitarioa eta 2 potentzia eskaintzen ditu, 28 eta 38 Kw-koa. Modu estankoan instalatzeko aukera ere eskaintzen du, galdararen errekuntzarako gelako airearen beharrik izan gabe.

    Funtzionamendua, elektronikoa da oso-osorik eta diseinua berezia dela eta, erabiltzeko erraza.

    Abantailak Tenperatura baxuko galdarak SIRENA HE

    Modulazioz ur bero sanitarioa sortzea
    Tenperatura baxuko galdara honek, ACS-ren zirkulazioa-bonba modulatzen duen sistema elektroniko bat dauka, eta horri esker, kontsumorako tenperatura egonkortzen da, beharrezkoa den ur-emaria eta galdaran sartzen den uraren tenperatura gora-behera. Horrek, etxebizitzako tenperatura baxuarekin, keen tenperatura baxuagoekin eta errekuntza-keen beroaren aprobetxamendu maila handiagoarekin lan egiteko aukera eskaintzen du.

    Instalazio erraza
    Gama honen diseinuaren ondorioz, instalazioa erraza eta eraginkorra da, mintzik gabeko fluxu- etengailudun ekipamendu osoa, bonba bikoitzeko sistema eta segurtasun bikoitzeko purgadore automatikoak direla eta.

    Segurtasuna
    Galdara honek askotariko sistemak ditu (ur falta, bonben blokeoa, inertziaren kontrakoa, izotzaren kontrakoa, legionellaren prebentzioa, etab), funtzionamendu egokia eta produktuaren bizitza luzea ziurtatzeko.

    E20 urrutiko kontrolerako aukera
    Gama honek E20 urrutiko kontrolerako konexiorako aukera eskaintzen du, galdararen funtzionamendu orduak programatu daitezke, une bakoitzean nahi den tenperatura programatu eta galdaran gerta daiteken edozein alarmaren gaineko informazioa eskuratu. Hori guztia, urrutiko kontrola instalatzen den lekutik bertatik.

    Soinu maila baxua
    Diseinu berezia dela eta, zarata oso txikikoa da.

    Katalogoen dokumentazioa

    __banner.contacto.imagen_alt

    Bezeroen arreta

    DOMUSA TEKNIKen zure gogobetetasunarekin konprometitutako pertsonak gara. Konpromisorik gabe, zure beharretara ondoen egokitzen den produktua aurkitzen lagunduko dizugu.

    Laguntza

    Jarri gurekin harremanetan

    Bete formulario hau eta lehenbailehen jarriko gara zurekin harremanetan.

    +34 943 81 38 99

    Harremanetarako formularioa

    Nahitaezko eremuak