SIRENA HFDE
Tenperatura baxuko galdarak
- Burdinurtuzko galdara kontrol elektronikoarekin
- 2 bertsio: Berokuntza eta ur bero sanitarioa berehala
- 3 potentzia: 28 eta 51 kW artekoak
Produktu honen katalogoa, eskuliburua edo etiketa energetikoa ikusi nahi baduzu, klikatu hemen
Honako hauen ezaugarriak Tenperatura baxuko galdarak SIRENA HFDE
SIRENA HFDe gasolio bidezko tenperatura baxuko galdaren gama bat da, burdinurtuzko errekuntza-ganberaduna eta errekuntza-errendimendu maila handikoa (PCI-arekiko %93tik gorakoa).
Galdaren gama hau ErP Europako Zuzentarau berriak ezarritako errendimendu eta etiketatze eskaera guztietara egokitua izan da.
Galdara honek, 2 bertsio ditu: berogailua soilik edo berogailua, 29, 40 eta 52 Kw-ko potentziekin eta berogailua + ur bero sanitarioa, 29 eta 40 Kw-ko potentziekin. Berogailua soilik eskaintzen duen bertsioak hargune hidraulikoak eta elektrikoak dauzka, ur bero sanitarioko inter-metagailu bati konexioa egiteko.
Gasolio bidezko galdara honen funtzionamendua, elektronikoa da oso-osorik eta diseinua berezia dela eta, erabiltzeko oso erraza.
Abantailak Tenperatura baxuko galdarak SIRENA HFDE
Modulazioz ur bero sanitarioa sortzea
Gama honetako galdarek ACS-ren zirkulazioa-bonba modulatzen duen sistema elektroniko bat daukate, eta horri esker, kontsumorako tenperatura egonkortzen da, beharrezkoa den ur-emaria eta galdaran sartzen den uraren tenperatura gora-behera. Horrek, etxebizitzako tenperatura baxuarekin, keen tenperatura baxuagoekin eta errekuntza-keen beroaren aprobetxamendu maila handiagoarekin lan egiteko aukera eskaintzen du.
Instalazio erraza
Gasolio bidezko tenperatu baxuko galdaren gama honen diseinuak eta eskaintzen duen serieko ekipamendu osoak, instalazio erraza eta eraginkorra ahalbidetzen dituzte. Horren baitan, mintzik gabeko fluxu-etengailua, bonba bikoitzeko sistema eta segurtasun bikoitzeko purgadore automatikoak nabarmentzen dira.
Segurtasuna
Produktuek askotariko sistemak dituzte (ur falta, bonben blokeoa, inertziaren kontrakoa, izotzaren kontrakoa, legionellaren prebentzioa, etab), funtzionamendu egokia eta produktuaren bizitza luzea ziurtatzeko.
E20 urrutiko kontrolerako aukera
Gasolio bidezko tenperatura baxuko galdaren gama honek E20 urrutiko kontrolerako konexiorako aukera eskaintzen du, galdararen funtzionamendu orduak programatu daitezke, une bakoitzean nahi den tenperatura programatu eta galdaran gerta daiteken edozein alarmaren gaineko informazioa eskuratu. Hori guztia, urrutiko kontrola instalatzen den lekutik bertatik.
Katalogoen dokumentazioa

Bezeroen arreta
DOMUSA TEKNIKen zure gogobetetasunarekin konprometitutako pertsonak gara. Konpromisorik gabe, zure beharretara ondoen egokitzen den produktua aurkitzen lagunduko dizugu.
Laguntza