SIRENA HVE
Tenperatura baxuko galdarak
- Altzairuzko galdara estankoa kontrol elektronikoarekin
- 2 bertsio: Berokuntza eta ur bero sanitarioa berehala
- Potentziak: 27 eta 37 kW
Produktu honen katalogoa, eskuliburua edo etiketa energetikoa ikusi nahi baduzu, klikatu hemen
Honako hauen ezaugarriak Tenperatura baxuko galdarak SIRENA HVE
SIRENA HVE tenperatura baxuko galdara bat da, funtzionamenduan ari denean zarata oso txikia egiten duena. Altzairuzko errekuntza-ganbera dauka eta errekuntza-errendimendu handia (PCI-arekiko %93tik gorakoa).
Galdaren gama hau ErP Europako Zuzentarau berriak ezarritako errendimendu eta etiketatze eskaera guztietara egokitua izan da.
Galdara honek, 2 bertsio ditu: berogailua soilik edo berogailua eta momentuko ur bero sanitarioa eta 2 potentzia eskaintzen ditu, 28 eta 38 Kw-koa. Modu estankoan instalatzeko aukera ere eskaintzen du, galdararen errekuntzarako gelako airearen beharrik izan gabe.
Funtzionamendua, elektronikoa da oso-osorik eta diseinua berezia dela eta, erabiltzeko erraza.
Abantailak Tenperatura baxuko galdarak SIRENA HVE
Modulazioz ur bero sanitarioa sortzea
Tenperatura baxuko galdara honek, ACS-ren zirkulazioa-bonba modulatzen duen sistema elektroniko bat dauka, eta horri esker, kontsumorako tenperatura egonkortzen da, beharrezkoa den ur-emaria eta galdaran sartzen den uraren tenperatura gora-behera. Horrek, etxebizitzako tenperatura baxuarekin, keen tenperatura baxuagoekin eta errekuntza-keen beroaren aprobetxamendu maila handiagoarekin lan egiteko aukera eskaintzen du.
Instalazio erraza
Gama honen diseinuaren ondorioz, instalazioa erraza eta eraginkorra da, mintzik gabeko fluxu- etengailudun ekipamendu osoa, bonba bikoitzeko sistema eta segurtasun bikoitzeko purgadore automatikoak direla eta.
Segurtasuna
Galdara honek askotariko sistemak ditu (ur falta, bonben blokeoa, inertziaren kontrakoa, izotzaren kontrakoa, legionellaren prebentzioa, etab), funtzionamendu egokia eta produktuaren bizitza luzea ziurtatzeko.
E20 urrutiko kontrolerako aukera
Gama honek E20 urrutiko kontrolerako konexiorako aukera eskaintzen du, galdararen funtzionamendu orduak programatu daitezke, une bakoitzean nahi den tenperatura programatu eta galdaran gerta daiteken edozein alarmaren gaineko informazioa eskuratu. Hori guztia, urrutiko kontrola instalatzen den lekutik bertatik.
Soinu maila baxua
Diseinu berezia dela eta, zarata oso txikikoa da.
Katalogoen dokumentazioa

Bezeroen arreta
DOMUSA TEKNIKen zure gogobetetasunarekin konprometitutako pertsonak gara. Konpromisorik gabe, zure beharretara ondoen egokitzen den produktua aurkitzen lagunduko dizugu.
Laguntza