__header.logo.alt

SIRENA MIX DUO HFD CONDENS

Kondentsazio galdarak

    • Burdinurtuzko kondentsazio galdara
    • Berokuntza eta ur bero sanitarioa berehala
    • Kontrol analogikoa
    • 2 potentzia: 30 eta 40 kW
    • 5 urteko bermea
    • Adattata a ErP A y A
    • Basso NOx

    Produktu honen katalogoa, eskuliburua edo etiketa energetikoa ikusi nahi baduzu, klikatu hemen

    Honako hauen ezaugarriak Kondentsazio galdarak SIRENA MIX DUO HFD CONDENS

    SIRENA MIX DUO HFD CONDENS kondentsazioko gasolio galdaren belaunaldi bat da: burdinurtuzkoak dira, kontrol analogikoarekin, eta urtaroaren araberako energia efizientziako prestazio handiak ditu (%90) eta NOx igorpen gutxi (<120Mg/kWh).

    Abantailak Kondentsazio galdarak SIRENA MIX DUO HFD CONDENS

    Kontsumo murritza
    SIRENA MIX DUO HFD CONDENS gasolio galdarak errekuntza gasen kondentsazioaren efektua aprobetxatzen du, %103 baino gehiagoko errendimenduak lortzeraino.
    Efektu hori aprobetxatzeko, beharrezkoa da errekuntza gasen tenperatura ihintz tenperaturaren azpitik murriztea. Gasen tenperaturaren murrizketa kondentsadorean gertatzen da.
    SIRENA MIX DUO HFD CONDENS kondentsazioko gasolio galdarako kondentsadoreak diseinu berezia du, errekuntzako erregabeak kondentsadorearen truke gainazalean ez uzteko eta mantentze kostuak murrizteko.

    Ur bero sanitarioaren produkzioa modu modulantean
    SIRENA MIX DUO HFD CONDENS gasolio galdara ur beroa ekoizteko sistema modulante batez hornituta dago. Sistema horrek uzten du kontsumitzen den ur beroaren temperatura egonkortzen eta aginte panelean dagoen hautagailuarekin aukeratutako tenperaturara egokitzen, berdin dela zer ur emari eskatzen den eta zer tenperatura duen sartzen den ur hotzak une bakoitzean.

    Instalatzen erraza
    Profesionalarentzako funtzionaltasunaren zerbitzura dago diseinua, eta instalazio azkarra ahalbidetzen du, kondentsazio galdara honek duen ekipamendu osoari esker.
    Errekuntzarako gelako airerik erabiltzen ez denez, galdara aireztapenik gabeko geletan ere jar daiteke, eta, horrela, errazagoa da galdara kokatzea.
    Aukera ematen du kea gasen irteera hodietatik kanporatzeko, kanpoko tximiniarik gabe, eta aukera horrek egiten du instalazioaren kostua txikiagoa izatea.

    Funtzionamendu isila
    Gasolio galdararen gorputzak eta inguratzaileek gainean duten isolamendu akustiko handiari esker eta erregailuaren estankotasunari esker ere kondentsazioko gasolio galdara gama honek oso zarata gutxi egiten du funtzionatzen ari denean.

    Ekologikoa
    SIRENA MIRENA DUO HFD CONDENS kondentsazioko gasolio galdarak CO2 isurketa kutsatzaileak murriztea ahalbidetzen du, berotegi efektua murrizten lagunduta, galdara horrek galdara arrunt batek baino energia gutxiago kontsumitzen baitu berokuntza zerbitzu bera emateko.

    Galdararen gorputza burdinurtuzkoa
    Galdararen gorputza burdinurtu bereziz fabrikatuta dago eta horrek galdarak bizitza luzea izatea ziurtatzen du.

    Gama
    30kW-eko eta 40kW-ko potentzia erabilgarriko bi modelo (80º/60º), beroa eta ur bero sanitarioa ekoizteko (13,4 L/minutu eta 18,8 L/minutu).

    Aurrezpena
    SIRENA MIX DUO HFD CONDENS kondentsazioko gasolio galdarak errekuntzako gasen kondentsazioaren efektua aprobetxatzen du, eta %103 baino gehiagoko errendimenduak lortzen ditu. Efektu hori aprobetxatzeko, beharrezkoa da errekuntza gasen tenperatura ihintz tenperaturaren azpitik murriztea. Gasen tenperaturaren murrizketa kondentsadorean gertatzen da.
    Kondentsadore honek diseinu berezia du, errekuntzako erregabeak kondentsadorearen truke gainazalean geratzea ekiditeko, mantentze kostuak murrizteko.

    Instalatzen erraza
    Gasolio galdara hau aire zabalean jartzeko diseinatuta dago. Diseinatzean, inguratzaileen materialen kalitatea zehatz-mehatz zaindu da, bai eta horien estankotasuna ere, eguraldi txarra jasan ahal dezaten. Ekipamendu erraza eta moldakorra denez azkar egokitu daiteke edozein instalazio motatara. Gasen irteerarako polipropilenozko hodiekin instalatu daiteke, instalazioa errazagoa eta merkeago eginda.

    Katalogoen dokumentazioa

    __banner.contacto.imagen_alt

    Bezeroen arreta

    DOMUSA TEKNIKen zure gogobetetasunarekin konprometitutako pertsonak gara. Konpromisorik gabe, zure beharretara ondoen egokitzen den produktua aurkitzen lagunduko dizugu.

    Laguntza

    Jarri gurekin harremanetan

    Bete formulario hau eta lehenbailehen jarriko gara zurekin harremanetan.

    +34 943 81 38 99

    Harremanetarako formularioa

    Nahitaezko eremuak