__header.logo.alt

SIRENA SOLAR HFD

Eguzki energia termikoa

    • Eguzki galdara hibridoa (eguzki-gasolioa)
    • Multzo integrala
    • Burdinurtuzko gorputza
    • 150 litroko inox eguzki metagailua
    • Efizientzia handiko eguzki kolektorea
    • Berokuntzaren potentzia: 27,5 kW - 38 kW

      Honako hauen ezaugarriak Eguzki energia termikoa SIRENA SOLAR HFD

      DOMUSA TEKNIK enpresak, ur beroa eta berokuntza ekoizteko produktuetan liderrak, SIRENA SOLAR HFD eguzki galdara hibridoa aurkezten du. Galdara hibrido hauek irtenbide ezin hobea dira ur bero sanitarioa ekoizteaz gain berokuntza behar duten instalazioetarako.

      Eguzki energiaren galdara, eguzki energia aprobetxatzeko.

      SIRENA SOLAR HFD eguzki-gasolio galdara hibridoak eguzki energia eta gasolio errekuntzatik datorren energia aprobetxatzen ditu, multzo bakarrean.

      Eguzki-gasoliozko galdara hibrido hauen gama egokitu egin da Erp Europar Zuzentarau berriak errendimenduari eta etiketatzeari lotuta ezartzen dituen eskakizun eta betekizunetara.

      Eguzki-gasolio galdara hibridoak eguzki-erradiazioa aprobetxatzen du 150 litroko depositu bat berotzeko. Ur bero sanitarioa ia kosturik gabe hornitzen du, eguzkitik datorren energia dagoenean.

      Irtenbide ezin hobea da berokuntzaren eta ur bero sanitarioaren ekoizpena aparatu berean konbinatu nahi den instalazioetarako, eta, gainera, guztiz berriztagarria den energia aprobetxatzeko.

      Abantailak Eguzki energia termikoa SIRENA SOLAR HFD

      Bezeroak soberako eguzki erradiazioak kudeatzeko duen premiari erantzuteko modua
      Eguzki-gasoliozko galdara hibrido honek eguzki panelak automatikoki husteko daraman sistemarekin ezinezkoa da eguzki ekarpena eskatzen dena baino handiagoa izatea. Horrela ekiditen dira panelek eduki ditzaketen narriadurak. Eta hori, bero kanporatzeko sistema konplexuak instalatu beharrik gabe edo panelak estali beharrik gabe.

      Ur bero sanitario asko ekoiztea
      Galdarak 150 litroko eguzki metagailu bat dauka, eta metagailu horri esker kontsumo puntu bat baino gehiago erabili ditzake, betiere eguzki energia metatuta baldin badago.

      Leku gutxiago behar du eta erabiltzen erraza da
      SIRENA SOLAR HFD eguzki galdara hibridoa Ur Bero Sanitarioaren ekoizpenerako eta berokuntzarako irtenbidea da, eta 2 energia mota posible erabiltzen ditu, 2 gailu desberdin eduki beharrik gabe.

      Errendimendu energetikoa
      Sistemak goi errendimenduko eguzki panelak dauzka, eta energia bikain aprobetxatzen du.

      Kontsumo elektrikoa aurreztea
      Eguzki energiaren zirkulazioa orekatzen den unetik, sistemaren ponpetako bat gelditu egiten da eta, hala, kontsumo elektrikoa %50 murrizten da.

      Instalatzen eta zaintzen erraza
      Bere diseinua dela eta, ez da beharrezkoa espantsio ontzirik, purgagailurik eta magnesio anodorik erabiltzea eguzki zirkuituan, eta horrek erraztu egiten du instalazioa eta zaintza.

      __banner.contacto.imagen_alt

      Bezeroen arreta

      DOMUSA TEKNIKen zure gogobetetasunarekin konprometitutako pertsonak gara. Konpromisorik gabe, zure beharretara ondoen egokitzen den produktua aurkitzen lagunduko dizugu.

      Laguntza

      Jarri gurekin harremanetan

      Bete formulario hau eta lehenbailehen jarriko gara zurekin harremanetan.

      +34 943 81 38 99

      Harremanetarako formularioa

      Nahitaezko eremuak